Musika

  • Bluesa

    Estilo horren lehen grabazioak emakumeek egindakoak dira: horien artean daude, adibidez, Mama Smith eta laguntzen zuen jazz-orkestra, bai eta Memphis Minie ere, gitarra lepoan harturik.
    Mudy Waters eta John Lee Hookerrek egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten, eta B.B. King, Eric Clapton eta beste zenbait abeslarik mundu zabalera hedatu dute estiloa.
  • Hard Rock / Rock gogorra

    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple,
  • Reggaea

    1960ko hamarkadan AEBko RBa eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Jamaikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean. Etorkizun hobe baten esperantzan sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraun: kolonialismo batetik bestera igaro ziren, eta, berehala, AEBko dirudunek uhartea bereganatu zuten, eguzki-izpien egarri. Turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxo azukrez beteak zituen musika hari rocksteady deitu ziot
  • Punka

    Punkak bere kultura eragin zuen: gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, arropa puskatua, gustuko taldeen izenekin margoturiko kamisetak, gandorrak, zakurren kateak zintzilika, kate-orratzak, xaflak… Pogo dantza, muturreko askatasunean eta botereari aurka egitean oinarritutako ideologia, eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.
    The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika