Materialen historia

  • Period: 30,000 BCE to 6500 BCE

    Paleolitikoa

    Paleolitikoa "harri aro" gisa ezagutzen da ere; izen hori harriak lantzen zirelako batez ere jasotzen baitu. Material nagusiak:
    - Harriak
    - Egurra
    - Hezurrak
    - Maskorrak (Ohar txikia: ez zitzaidan sartzen orrialdean baina K.a. 3.000.000 urte inguruan erabiltzen hasi ziren harriak)
  • Period: 6500 BCE to 700 BCE

    Metal aroa

    Metal aroan, hainbat metal eta aleazio berri aurkitu ziren, harriak baino gogorragoak.
  • Period: 6500 BCE to 4000 BCE

    Kupre aroa

    Oro har gehien erabilitako materiala kuprea zen.
  • Period: 4000 BCE to 1800 BCE

    Brontze aroa

    Brontzea kupre eta eztainuzko aleazioa zen, eta kuprea baino balore handiagoa zeukan, eta erresistentzia hobeagoa zeukan.
  • Period: 3000 BCE to 300 BCE

    Beira

    Nahiz eta metal aroan lantzen hasi beira antzinaroko material erabilenetarikoa zen.
  • Period: 1800 BCE to 700 BCE

    Burdin aroa

    Burdina aurkitu eta landu zen, eta material erabilena bihurtu zen.
  • Period: 700 BCE to 476

    Antzinaroa

    Are lehenago hasi zen lehen gizarteen sorrerarekin baina lehenengo antzinaroko material aurkituak urte hauetan landu ziren. Material orokorrenak: zementua eta beira.
  • Period: 300 BCE to 476

    Zementua

    Material honen lantzearen hasierak Antzinako Erromara bidaltzen gaitu, non gaur bezala, honen erabilera nagusia infraestrukturan errefortzu gisa izatea zen.
  • Period: 476 to 1453

    Erdi aroa: altzairua

    Hasierako (eta kalitate txarreko) altzairua Erdi Aroan hasi zen ekoizten Europan, labeetan burdinazko harea murrizteko prozesu motel eta garesti baten bidez, baina burdina forjatu arrunta baino gogorragoa eta sendoagoa zen.
  • Period: 1453 to

    Berpizkundea: portzelana

    Portzelana, zeramika findu mota bat, Txinatik sartu zen Europan Berpizkunde garaian, eta oso produktu preziatua eta gutiziatua bihurtu zen bere edertasun eta erresistentziagatik. Berehala sartu zen artean bere "luxuagatik".
  • Period: to

    Industria Iraultza XVIII. mendean

    Industria Iraultzan, burdina urtua eskala handian ekoizten hasi ziren labe garaiei esker. Karbono-altzairua ere XIX. mendearen amaieran garatu zen, erresistenteagoa eta merkeagoa izanik. Aluminioa 1886an hasi zen ekoizpen komertzialean, metal arina eta korrosioarekiko erresistentea eskainiz. Bakelita (1907) bezalako lehen plastiko sintetikoak polimero berrietatik sortu ziren. Material berri horiek makineria, ibilgailuak eta objektu modernoak masan fabrikatzea bultzatu zuten.
  • Period: to

    XX. mendea

    Aleazio arin berriak garatu ziren, hala nola titanioa, nikela eta magnesioa industria aeroespazialerako. Polimero sintetiko ugarik (nailonak, poliestirenoak eta PVCak) irauli egin zuten plastikoen fabrikazioa. Karbono-zuntza bezalako material konposatuek erresistentzia handia eskaini zuten, pisu gutxirekin. Silizio eta germaniozko erdieroaleek elektronika modernoaren aroari hasiera eman zioten. Horri esker, aurrerapen handiak egin ziren garraioan, eraikuntzan, enbalajean eta teknologian.
  • Period: to

    XXI. mendea, momentuz

    XXI. mendean, grafenoa eta karbonozko nanotuboak bezalako nanomaterialak sortu dira, propietate apartekoekin. Biomaterialek, hala nola polimero biodegradagarriek eta ehunen ingeniaritzarako materialek muga berriak ireki dituzte medikuntzan. Material adimendunek, hala nola forma-memoria duten aleazioek eta polimero elektroaktiboek, objektu moldagarriak eta funtzio anitzekoak diseinatzeko aukera ematen dute.