LURRAREN SORRERA

  • 1 BCE

    Eguzki-sistemaren eraketa

    Eguzki-sistemaren eraketa
    Duela 4500 milioi urte inguru sortu zen izarrarteko gas eta hautsezko hodei trinko batetik.
  • 2

    Llurraren sorrera

    Llurraren sorrera
    Jatorrizko Lurra harri txikiagoen talkaren eta fusioaren ondorioz sortu zen, planetesimal izenekoen artean.
  • 3

    Ilargiaren eraketa

    Ilargiaren eraketa
    Theia deiturako planeta batek lurraren kontra talka egin zuen. Talka horretan lurraren zati bat apurtu zen eta hozterakoan satelite naturala sortu zen, gaur egungo ilargiaz ezagutzen duguna.
  • 4

    Planetaren bereiztea(Barne Geruza) 2

    Planetaren bereiztea(Barne Geruza) 2
    Nukleoa bi zatitan banatzen da; Kanpo nukleoa eta barne nukleoa. 3475km-ko lodiera du, burdinez eta nikelez osatuta dago. Kanpo nukleoak barne nukleoa inguratzen du; 3400km-ko sakonera du eta likidoa da. Barne nukleoa aldiz, 1220km-ko erradioa du eta solidoa da.
  • 4

    Planetaren bereiztea(Barne Geruza)

    Planetaren bereiztea(Barne Geruza)
    Lehen geruza lurrazala da, geruza fin bat, 12km-koa. Arrokaz osatuta dago.
    Sakonago, lurrazala eta nukleoaren artean mantua dago. 2900km-ko sakonerara du. Peridotitaz (arroka igneoa) osatuta dago eta presioa 1,4ATM-koa.
  • 5

    Bonbardaketa berantiarra

    Bonbardaketa berantiarra
    Lurra “bonbardeatuta” izan zen asteroide eta meteoritoen bidez. Asteroide eta meteorito hauek ura ekarri zuten, eta egindako kraterretan ura metatu zen
  • 6

    Lehen bizimoduak

    Lehen bizimoduak
    Lehen bizimoduak zianobakteria izeneko bakteria prokarioto sinpleak izan ziren.
  • 7

    Oxidazio handia

    Oxidazio handia zianobakterioei esker sortu zen. Bakterio hauek, fotosintesiaren bidez oxigenoa kanporatzen zuten eta horregatik atmosferako oxigeno maila igo zen.
  • 8

    Lehen zelula eukariotoen agerpena

    Lehen zelula eukariotoen agerpena
    Lehen zelula eukariotoak organismo anaerobioetatik sortu ziren duela 1.400 milioi urte inguru.
  • 9

    Lehen organismo multizelularrak

    Lehen organismo multizelularrak
    Aurkitutako lehenengo biziduna hauxia deitu zuten. Itsasoan bizi ziren eskeletorik gabeko zizare txiki batzuk bezalakoak ziren.
  • 10

    Landareek lurra kolonizatzen dute

    Landareek lurra kolonizatzen dute
    Gainazala kolonizatzen hasi ziren landareak Ordobizikoko arroketan aurkitutako espora ñimiño batzuk ziren, duela 700m.u agertu ziren.
  • 11

    Ediacarako faunaren zelula anitzeko animaliak

    Ediacarako faunaren zelula anitzeko animaliak
    Ediacara faunako organismoak duela 635-542 milioi urte bizi izan ziren. Gorputz biguna eta forma anitzak zituzten, hala nola diskoak eta hodiak. Haien fosilak mundu osoan aurkitu dira, eta espezie hauek Kanbrioko leherketaren aurretik desagertu ziren
  • 12

    Kanbriar leherketa

    Kanbriar leherketa
    542 milioi urte inguruko aldian, Kanbriar goiztiarrean, zelula anitzeko organismo makroskopiko konplexuen dibertsifikazioa izan zen.
  • 13

    Lehen ornodunen agerpena

    Lehen ornodunen agerpena
    Lehen ornoduna arrain bat izan zen. Honek itsasertzeko marearteko uraetan eta sakonera gutxietan bizi ziren, Plakodermo (Placodermi) izeneko arraina uste da lehena izan zela.
  • 14

    Lehen anfibioek lur lehorra kolonizatzen dute

    Lehen anfibioek lur lehorra kolonizatzen dute
    Lehen anfibio-taldeak garai devonikoan garatu ziren. Anfibio horiek hankak eta behatzak garatu zituzten, horren ondorioz, itsas hondoan arrastaka ibil zitezen.
  • 15

    Lehen narrastien agerpena:

    Lehen narrastien agerpena:
    Paleozoikoko bostgarren garaian (Karbonifero garaian) agertu ziren lehen aldiz.
    Uretako bizitza utzi behar izan zuten, bertako bioma handiak basoak eta oihanak zirelako. Lurreko bizitzara ohitu beharra zuten, lurrara egokitzeko eboluzionatu egin ziren.
  • 16

    Pangea

    Pangea
    Duela 335m.u sakabanatuta zeuden kontinenteak elkartu ziren Pangea superkontinentea eratzeko. Duela 175m.u, aldiz, pangea zatitu zen eta klima eredu ezberdinak garatu ziren. Klima horrek biodibertsitateari eragin zion eta espezieak bereizi zituen.
  • 17

    Permia-Triasikoa iraungitzea

    Permia-Triasikoa iraungitzea
    Permiko-Triasikoaren iraungitze masiboa duela 250 milioi urte inguru gertatutako iraungitze masiboa izan zen. Lurraren Historian gertatutako iraungipenik handiena izan da. Izaki guztien %96 hil egin ziren.
  • 18

    Ugaztunen agerpena

    Ugaztunen agerpena
    Duela 200 milioi urte inguru agertu ziren lehen ugaztunak: homeotermoak ziren, ilea zuten, hortz espezializatuak eta esnea ekoizten zuten.
  • 18

    Lehen ugaztunen agerpena

    Lehen ugaztunen agerpena
    Ugaztunak narrastietatik datoz. Narrastiek egokitu ezin ziren nitxo ekologikoak aprobetxatzeko eboluzionatu egin zuten.
  • 19

    Angiospermen agerpena

    Angiospermen agerpena
    Angiospermak latitude baxuetan sortu ziren duela 130 milioi urte inguru . Angiospermak edo loredun landareak Lurreko landarerik ugarienak dira.
  • 20

    Dinosauroen aroa

    Dinosauroen aroa
    Lurrean egon zen bitartean kontinenteak mugitu egin ziren, ondorioz, giroa aldatu egin zen.
  • 21

    Lehen dinosauroak

    Lehen dinosauroak
    Triasiko garaian dinosauroak sortu ziren, Tecodontos izeneko talde batetik. Ezagutzen diren lehen dinosauroak haragijale bipedoak izan ziren.
  • 22

    Dinosauroak desagertzea

    Dinosauroak desagertzea
    Meteorito batek Yucatan-en talka egin zuen. Inpaktuaren ondorioz, klima aldaketk egon ziren, dinosaurioak desagertaraziz. Honek ugaztunen hedapena ahalbidetu zuen.
  • 23

    Lehen hominidoen agerpena

    Lehen hominidoen agerpena
    Australopithecus izena duen lehen hominidoak duela 4m.u agertu ziren. Hominido hauek bipedoak ziren.
  • 24

    Atapuercako gizona (H. Antecessor)

    Atapuercako gizona (H. Antecessor)
    Atapuercako gizona, Homo antecessor, duela 900.000 urte baino gehiago bizi izan zen eta Atapuercako aztarnategietan aurkitu zuten, Aztarnategi hauek bost hominido espezie desberdinen fosilak aurkitu dituzte.
  • 25

    Homo generoaren agerpena

    Homo generoaren agerpena
    Homo generoa duela 2,8 milioi urte inguru agertu zen, Homo habilis espeziearekin. Homo habilis-ek tresna sinpleak erabiltzen zituzten eta haien garunaren tamaina handiagoa zuen.
  • 26

    Gizakiaren bilakaera

    Gizakiaren bilakaera
    Duela 200.000 urte anatomikoki diren gizakiak agertu ziren. Homo sapiens izenekoak dira eta mundu osotik hedatu ziren.
  • 27

    Altamirako pinturak

    Altamirako pinturak
    Altamirako pinturak inguru horretan bizi ziren homo sapiensek margotu zituztela da teoria onartuena. Pintura horiek egin nahi zutena irudikatzen dutela esaten da, hau da, margotutako animaliak ondoren ehizatu nahi zituztenak zirela