-
JAMES HUTTON
Ideia Nagusia:
Huttonek uniformismoaren printzipioa proposatu zuen, Lurraren ezaugarri geologikoak gaur egun ere aktibo diren epe luzeko prozesuen ondorio direla esanez. Bere lana geologiaren oinarrietako bat bihurtu zen. -
ABRAHAM WERNER
Ideia Nagusia:
Werner izan zen Neptunismoaren sortzailea, teoria horren arabera arroka guztiak Lurraren hasierako ozeanoetan mineralen kristalizazioaren bidez sortu ziren. Arrokak hainbat geruza ordenatuan banatuta zeudela proposatu zuen, estratigrafia zientziaren oinarriak ezarriz. -
GEORGES CUVIER
Ideia Nagusia:
Cuvierrek katastrofismoaren teoria proposatu zuen, Lurraren ezaugarri geologikoak bat-bateko eta bortitz gertaeren ondorio zirela esanez. Era berean, paleontologiaren eta konparazio-anatomiaren aitatzat hartzen da. -
JAMES HUTTON
EKARPENAK:
Uniformismoa: Prozesu geologikoak etengabeak eta ziklikoak direla proposatu zuen, eta horrek Lurraren adina izugarri handia dela suposatzen du. Geologiaren Aita: Huttonen lanak geologiaren zientzia modernoa ezarri zuen. Lan Ospetsua: "Theory of the Earth" izeneko lana argitaratu zuen, non bere teoriak azaltzen dituen. -
CHARLES LYELL
Ideia Nagusia:
Lyellek uniformismoa zabaldu eta popularizatu zuen "Principles of Geology" lanaren bidez. Bere idatzietan, prozesu geologikoek epe luzera lan egiten jarraitzen dutela defendatu zuen. -
ABRAHAM WERNER
EKARPENAK:
Estratigrafia: Wernerrek geruzak aztertzen hasi zen eta arroken kronologia eta antolaketa proposatu zituen. Hezkuntza: Freiburgeko Meatzaritza Akademian irakasle izan zen eta hainbat geologo ospetsu prestatu zituen. Mineralogia: Mineraloak sailkatzen eta deskribatzen aditua izan zen. -
GEORGES CUVIER
EKARPENAK:
Katastrofismoa: Katastrofe handiak direla eta, espezieen suntsipen masiboak gertatzen direla proposatu zuen. Paleontologia: Fosilen azterketan aitzindaria izan zen eta espezie desberdinen eboluzioa eta desagerpena ikertu zituen. Konparazio-anatomia: Animalien egitura anatomikoen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertu zituen, espezieen sailkapen naturala ezarriz. -
CHARLES LYELL
EKARPENAK:
Uniformismoaren Hedapena: Huttonen ideiak zabaldu eta popularizatu zituen, geologia modernoaren oinarri bihurtuz. Geologiako Printzipioak: "Principles of Geology" lana geologiako lan garrantzitsuenetakoa da, eta haren bidez uniformismoaren printzipioak zabaldu ziren. Darwinengan Eragina: Charles Darwinen laguna izan zen eta bere lanek Darwinen eboluzioaren teoriari eragin zioten.