Screenshot 2025 04 10 11.23.53

Kontsumorako Musika Iraia

By IRAIUKY
  • Blues

    Blues
    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari. Alde batetik bestera ibiltzen ziren musika jotzen, eurek egindako banjo zaharrak erabiliz (kalabaza luzeak, egurrak eta arrantzan egiteko sokak hartuta).
    Gerora, biolina eta gitarra jotzen hasi ziren.
  • Gospel

    Gospel
    Gospela kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk.
  • Soul

    Soul
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax diskoetxeek eragina izan baitzuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garaian. Musikari garrantzitsuenak The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5, Stevie Wonder, Marvin Gaye, James Brown, Ray Charles eta Otis Redding dira, besteak beste.
  • R&B, Rock & Roll

    R&B, Rock & Roll
    Bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Lehen Mundu Gerran 'race records' esaten zitzaion estilo horri (arraza-grabazioak), eta, aurrerago, RB izenak ordezkatu zuen esapide hura, gaizki ikusia baitzegoen. Rhythm bluesa Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen. Gitarra elektrikoa, pianoa eta bateria uztartu zituzten blues erritmo bizi hori lortzeko. Musikari zuriak RB abestiak abesten hasi zirenean, 50eko hamarkadan, Rock Roll izendatzen hasi ziren.
  • Hard Rock

    Hard Rock
    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da, eta gaur egunerarte oraindik entzuten da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Rap

    Rap
    Beltzen auzo marjinalen inguruan sorturiko musika da. Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa. Abesten dutenei zeremonia-maisu, rap-kantari edo MC deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, berriz, Disk Jockey edo DJ. Beisboleko bisera, kamiseta, galtza bakero zabalak eta saskibaloian jokatzeko zapatilak dira haien jantzirik ezagunenak. Eminem da ordezkari nagusia.
  • Reaggeae

    Reaggeae
    1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, besteak beste Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin.
  • Disko

    Disko
    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Hauek dira genero horretako musikari eta musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA. Zineman, bi film hauek generoaren ikur bilakatu dira: Saturday Night Fever (1979) eta Staying Alive (1983).
  • Heavy Metal

    Heavy Metal
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela. Heavy metaleko talderik tipikoena honako hauek osatzen dute: bateria, baxua, erritmo-gitarra, gitarra nagusia eta abeslaria (instrumentu-jotzailea izan zein ez). Hona hemen talderik esanguratsuenak: Judas Priest, Iron Maiden, Motörhead eta Jimi Hendrix.
  • Punk

    Punk
    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. DIY edo 'zuk zeuk egin' filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera hartu zuten. Rock musikan du jatorria, garage rock delakoan zehazkiago, AEBn eta Erresuma Batuan. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka.
  • New Wave

    New Wave
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.
  • Grunge

    Grunge
    1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan. Seattle hiria izan zen estilo horren habia, Nirvanaren Nevermind diskoak sortu zuen lurrikarara arte. Melodikoxeagoa eta ekoizpenaren aldetik osatuagoa zen Nirvana, eta arrakastatsu bihurtu zen egunetik egunera munduan zehar. Haren aldean, bazirudien gainerako estiloak zaharkituta zeudela.