Konpetentzia

  • Period: 250,000 BCE to 10,000 BCE

    Paleolitoa

    Paleolitoa (K.a. 2.500.000 - K.a. 10.000) gizateriaren historiako lehen garai luzea izan zen. Gizakiak ehiztari-biltzaile nomada ziren, harrizko tresnak erabiltzen zituzten eta sua kontrolatzen ikasi zuten. Gainera, labar-artea sortu zuten eta lehen komunitate txikiak osatu zituzten.
  • 69,989 BCE

    Suaren bila

    Suaren bila
    Paleolitiko garaian oinarritzen da.
    Paleolitikoa gizakiaren lehen garai historikoa da, harrizko tresnen erabilera eta ehiztari-biltzaile bizimodua nagusi ziren garaia. Gizakiak oraindik ez zuen sua sortzeko gaitasunik, baina berebiziko garrantzia zuen biziraupenerako.
    K.a. 80.000 - K.a. 30.000 tartea.
    Sua da filmarekin lotu dugun objektua.
    Garai hartako gizakientzat sua biziraupenaren funtsezko elementua zen, beroa, argia, babesa eta janaria prestatzeko tresna garrantzitsua zelako.
  • Period: 12,000 BCE to 8000 BCE

    Goi Paleolitikotik Neolitikorako trantsizioa

    Garai honetan, gizakiak ehiztari-biltzaile izatetik nekazaritzara eta abeltzaintzara igaro ziren, lehenengo herrixkak sortuz. Harrizko tresnak findu ziren, eta bizimodu sedentarioa nagusitzen hasi zen.
  • 10,000 BCE

    10000 BC

    10000 BC
    Goi Paleolitikotik Neolitikorako trantsizioa, gizakiak ehiztari-biltzaile izatetik lehenengo zibilizazioak sortzera igarotzen ari ziren garaia.
    Garai honetan tribu nomadak ehiza eta bilketan oinarritzen ziren bizirauteko. Gizakiak oraindik ez zuen idazketa garatu, baina lehenengo asentamenduak eta nekazaritza hasten ari ziren.
    Adarrak dira aukeratu dugun objektua.
    Adarrak garai hartan tresna eta arma gisa erabiltzen ziren, ehizarako eta dekorazio sinboliko gisa.
  • Period: 2686 BCE to 2181 BCE

    Antzinako Egipto (Inperio Zaharra, Brontze Aroa)

    Antzinako Egiptoko Inperio Zaharra (K.a. 2686 - K.a. 2181) Egiptoko lehen garai nagusia izan zen. Faraoiek botere absolutua zuten, eta piramide handiak eraiki zituzten, hala nola Keopsen piramidea. Egonkortasun politiko eta ekonomikoa nagusitu zen, eta administrazio sistema sendo bat garatu zen.
  • 2590 BCE

    Momia

    Momia
    Antzinako Egipto XX. mendeko Egipto (1920ko hamarkadean oinarrituta dago).
    Arkeologia esplorazioen goraldia, Egiptoko altxorrak eta momien madarikazioaren mitoa modan zeuden. 1922ko Tutankamonen hilobiaren aurkikuntzak lilura hori areagotu zuen.
    K.A. 2600 inguruan, Imhotep apaizaren garaian oinarrituta dago.
    Anfora da filmarekin lotu dugun objektua.
    Anfora ez da garrantzitsua Momia filmean, baina Egiptoko hilobietan ohikoak ziren elikagaiak, olioak edo balsamoak eta han gordetzen zituzten.
  • Period: 1200 BCE to 99 BCE

    Burdin aroa

    Garai honetan, burdina lantzen hasi zen, armak eta tresnak hobetuz. Herrixka gotortuak eraiki ziren, eta merkataritza eta gizarte-antolaketa konplexuagoak garatu ziren.
  • 99 BCE

    Irulegiko eskua

    Irulegiko eskua
    Burdin Arokoa da filma.
    Burdin Aroan baskoiak eta inguruko herriak herrixka gotortuetan bizi ziren, nekazaritzan, abeltzaintzan eta artisautzan oinarrituz. Erlijioak eta sinbolismoak garrantzi handia zuten haien kulturan.
    K.a. IV. - K.a. I. mendea data tartean dago oinarrituta filma.
    Irulegiko eskua da aukeratu dugun objektua.
    Irulegiko Eskua historiaren eta hizkuntzaren ikuspegitik funtsezko objektua da, izan ere, euskara zaharrenaren idatzizko aztarna da.