-
Sorrera
Hondartza futboleko lehen txapelketa ofiziala 1950.urtean egin zen Rio de Janeiroko hirian, hainbat auzoetako lagun talderen arteko txapelketa bat egiteko. Lemeko hondartzan hasi zen txapelketa hiritarren artean, arauak jolasa haurrera zijoan bitartean sortuz. Hondartza futboleko lehen jokaldiak hainbat hamarkada lehenago hasi zirela uste da baina ofizialtasunik gabe beraz ez dago erregistrorik. -
Araudiaren oinarriak sortu
1992an, jokoaren araudiaren oinarriak sortu ziren BSWWko bazkideek Los Angelesen antolatutako ekitaldi pilotu batean. Hurrengo udan, hondartzako futbol profesionaleko lehen txapelketa antolatu zen Miami Beachen, Estatu Batuak, Brasil, Argentina eta Italia bezalako taldeen partaidetzarekin. -
Telebistan transmititutako lehen jokaldia
1994ko apirilean, telebistak transmititu zuten Rio de Janeiroko Playa Copacabanako hondartza-futboleko lehen txapelketa -
Europako ekialdeko herrialdeetara hedatzea
1995an Europako Ekialdeko herrialdeek hondartza futbola esagutzen hasi ziren eta selekzioak prestatzen ere bai lehiaketa internatzionaletan parte hartzeko. Errusiak adibidez hainbat milioi euro inbertitu zituen proiektu honetarako. -
Lehen mundu kopa
1995eko hondartza Futboleko Munduko Kopa, Munduko Koparen lehen edizioa izan zen. Rio de Janeiroko Copacabana hondartzan egin zen, Brasilen. 8 selekziok hartu zuten parte, bi multzotan banatuta. Etxekoak, hau da, Brasildarrak izan ziren historiako lehen irabazleak -
Hondartza futboleko Tour-a
BSWW Tour hondartza futboleko nazioarteko ekitaldi sorta bat da. Beach Soccer Worldwide (BSWW) erakundeak antolatzen du, hondartzako futbolaren kirola sustatzeko eta garatzeko. BSWW Tour hondartza-futbola erakusteko nazioarteko bira bat da, aukera ematen diona taldeei hondartza-futbolean aritzeko eta lehiatzeko. Telesaila 1996an hasi zen eta Pro Beach Soccer Tour (PBST) izena hartu zuen 2004 arte, FIFArekin elkarketa hasi zen arte. -
Errusiako selekzioaren sorrera
Errusiako hondartzako futbol selekzioa lehiaketa ofizialetan dagoen Europako Ekialdeko herrialdeko talde adierazgarriena da. Errusiako Futbolaren Batasunak kontrolatzen du, eta UEFAko kide da. Milaka euro ibertitu zuten hondartza futboleko selekzioaren sorreran eta munduko selekzio handi bat bilakatu nahi izan zuten -
Espainiako selekzioaren sorrera
Espainiako hondartzako futboleko selekzioak Espainia errepresentatzen du hondartzako futboleko nazioarteko lehiaketetan, eta Espainiako Futboleko Federazioak kontrolatzen du. Erakunde horrek Espainiako futbola gobernatzen du maila guztietan. Nazioarteko titulu ugari irabazi zituen, eta diziplinako munduko selekziorik onenetakoa bihurtu zen. Europako selekzioetako zaharrenetarikoa da, Portugal, Frantzia eta Italiaren batera -
Mundu kopa gogoragarriena
1997ko Hondartza Futboleko Munduko Kopa Copacabanan, Brasilen, ospatu zen eta hondartzako mundu koparen hirugarren edizioa izan zen. Bertan 8 selekzio nazionalek parte hartu zuten, Asiako ordezkari bat barne (lehen aldiz historian). Brasilek Uruguai garaitu zuen finalean. Mundu kopa honetan, Brasilek lehen aldiz bere maila berdineko talde baten kontra jokatu zuen, jokaldi luze eta zail baten hostean irabaziz. -
Euroligaren sorrera
``Euro Beach Soccer League´´ hondartza futboleko Europako selekzio nazionalen artean jokatzen den lehiaketa nagusia da. Jatorriz ``European Pro Beach Soccer League´´ deitzen zen 2004ra arte. Lehiaketa urtero egiten da 1998an sortu zenetik, eta horrek hondartzako futboleko Europako txapelketarik zaharrena izatera eramaten du. Azken urteko irabaslea Portugal da eta lehiaketa aldi gehienetan irabazi duen herrialdea ere da (9 aldiz). -
Espainiako selekzioaren lehen titulua
Garai oso on baten hasiera izan zen Espainiako selekzioarentzat. 1999.urtean beraien lehen Euroliga irabazi zuten Frantziaren aurka eta hurrengo 2 urtetakoak ere Portugal garaituz finalean, 3 Euroliga jarraian irabaziz. -
Brasileko selekzioaren erreinua
2000 Hondartza Futboleko Munduko Kopa hondartzako futboleko txapelketa gonbidatuaren seigarren edizioa izan zen. Brasilgo Copacabana eta Marina da Dória hirietan egin zen eta Europa, Amerika eta Asiako 12 selekziok hartu zuten parte. Brasilek Peru garaitu zuen txapelketako finalean seigarren aldiz jarraian titulua irabazteko. Honek, Brasilen aginteriaren era finkatu zuen. -
Bulegoaren lekualdatzea
Beach Soccer Company enpresak Europara lekualdatu zuen bulego nagusia, hasieran Monakora eta azkenik Bartzelonara, 2000ko apirilean Pro Beach Soccer, S.L. bihurtu aurretik. -
Errusiako selekzioaren erreinatua
Errusiak egin zituen inbertsioak, bere fruituak eman zituen eta beraien lehen mundu kopa irabazi zuten mundu guztiari harrituz 2011an nahiz eta 2009an Europako kopa irabazi ere. Horren ostean, 2013 eta 2021eko mundu kopak irabazi zuten hainbat lehiaketa txikiagoz gain. -
Gaur egun
Gaur egun, hondartza-futbola bere historiako une oso onean dago; izan ere, egunero munduan zehar hainbat lehiaketa eta jokaldi ematen dira dirua sortzeko kirola mundu osora zabaltzeko asmoarekin. Bestalde, herrialde askok kirolean parte hartzeko aukera eskatzen dute, federazioari plaza gehiago sortzera eta txapelketak handitzera behartuz