Historia

By Uhaina
  • Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata sortu zen (marxista)

    Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata sortu zen (marxista)
    1898an, Errusiako Alderdi Sozialdemokrata Langilea sortu zen Minsken, langileen eta nekazarien eskubideak defendatzeko. Taldearen barruan Lenin nabarmendu zen, aurrerago garrantzi handia izango duena. Herrialdea krisi ekonomiko, sozial eta politiko sakonean zegoen: pobrezia, industrializazio azkarra eta klase sozialen arteko tentsioak gero eta handiagoak ziren. Alderdi honek sozialismoaren aldeko borroka hasi zuen, iraultzaren lehen urratsak emanez.
    Pertsonaia: Karl Marx
  • Alderdi sozialista Iraultzailea sortu zen (eseristak)

    Alderdi sozialista Iraultzailea sortu zen (eseristak)
    Alderdi sozialista Iraultzailea sortu zen. Alderdi honek nekazarien interesak defendatzen zituen eta tsarismoaren erregimena iristea eta lurren birbanaketa egitea zuen helburu. Terrorismo politikoa erabili zuten tsarismoaren aurkako borrokan; funtzionario tsaristak eta goi mailako kideak erail zituzten. Nekazarien artean oso ezagunak bihurtu ziren.
  • Igande Odoltsua/San Petersburgoko sobietaren sorrera / Duma

    Igande Odoltsua/San Petersburgoko sobietaren sorrera / Duma
    Errusiako egoerak tsarren erregimena kolokan jarri zuen, eta erreformaren ondoren jende asko pobretuta geratu zen. 1905ean, Errusiak Japoniaren aurkako gerra galdu eta tsarraren irudia kaltetu zen. Langileek grebak egin zituzten San Petersburgon, eta “Neguko Jauregiaren” aurrean egindako manifestazio baketsuak amaiera tragikoa izan zuen; Igande Odoltsua piztu zen. Nekazariek gehiegikeriak salatu, sobietak sortu eta armadan tirabirak sortu ziren. Iraultzaren erreformek porrot egin zuten.
  • Errusiak Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen

    Errusiak Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen
    Errusia Lehen Mundu Gerran 1914ko abuztuan sartu zen. Errusiak Serbia defendatzen zuen, eta horregatik gerrara joan zen. Ekialdeko frontean borrokatu zuen nagusiki, alemaniarren eta Austro-Hungariarren aurka. Hala ere, Errusiak hainbat zailtasun izan zituen gerran. Armamentu eta prestakuntza faltak, baita etxeko krisi sozial eta politikoek ere. Gainera, gerra aurrera joan ahala, Errusian matxinadak eta iraultza sozialak hasi ziren, eta horrek bere inplikazioa eta indarra murriztu zuen.
  • Urria :Iraultza boltxebikea

    Urria :Iraultza boltxebikea
    1917ko urrian, Iraultza Boltxebikea hasi zen Errusian. Vladimir Lenin eta Trotski buru zituzten boltxebikeek gobernu probisionala baliogabetu zuten eta Petrogradeko (gaur egun San Petersburgo) udaletxean boterea hartu zuten. Horrek tsarraren erregimenaren amaiera ekarri zuen eta Sobietar Errepublika sortu zen. Iraultza honek munduko historiako alderdi sozialista eta komunistaren oinarri politikoak ezarri zituen. Boterearen aldi berri hau, gerrako testuinguru zail batean gertatu zen.
  • Abendua: Polizia politiko sekretua sortu zuten (Txeka)

    Abendua: Polizia politiko sekretua sortu zuten (Txeka)
    1917ko abenduan, Errusian, Sobietar gobernuak polizia politiko sekretua sortu zuen, Txekia izenarekin ezagutzen dena. Txekiaren funtzioa iraultzaren aurkako indarrekiko errepresioan zentratu zen, eta bere helburua boltxebikeen aurkako oposizioa kontrolatzea eta desegitea zen. Erakunde honek, lehenik eta behin, iraultzaren babesle ez ziren pertsonak atxilotu, torturatu eta exekutatu zituen, eta gerora sobietar estatuaren kontrola indartu zuen.
    - Personaia: Rasputin
  • Otsaila: Iraultza petrograden

    Otsaila: Iraultza petrograden
    Petrogradon (gaur egun San Petersburgo) greba egin zuten, lan-baldintza txarrak eta elikagaien eskasia ikusarazteko. Protesta hau berehala zabaldu zen eta Nikolas II.a tsarra boteretik kendu zutenean amaitu zen. Gertaera honek, Errusian hiru mende baino gehiagoz iraun zuen Romanov dinastiaren gobernuaren amaiera adierazi zuen.
  • Martxoa: Tsarrak abdikatu egin zuen

    Martxoa: Tsarrak abdikatu egin zuen
    Martxoaren 2an, Nikolas II.ak abdikatu egin zuen. Ondorioz behin-behineko gobernua eratu zen: Lvov printzea presidentea bezala eta beste kide gehienak kadeteen alderdikoak ziren. Justizia-ministro bezala Kerenski sozialista iraultzailea jarri zuten.
  • Period: to

    Urria-Abendua:Behin beineko gobernua

    1917ko martxotik urrira, Errusian Behin-behineko Gobernua izan zen, otsaileko iraultzaren ondorioz tsar Nikolai II.a tronutik kendu eta sortu zen. Gobernu honek errusiar monarkia desegitea eta askatasun politikoak ezartzea izan zuen helburu, baina ez zuen gai izan gatazka sozial eta ekonomikoak konpontzeko, eta ez zuen lehen mundu gerra amaitzeko arrakastarik lortu. Horrela, urrian, boltxebikeek, Lenin buru, boterea hartu zuten eta Sobietar Estatuaren hasiera ekarri zuten.
  • Uztaila:Nikolas II.a eta haren familia hil zituzten

    Uztaila:Nikolas II.a eta haren familia hil zituzten
    Bi gertakari nagusi izan ziren uztailean. Lehena Nikolas II.a eta bere familia exekutatu zituzten boltxebikeek, iraultzaren aurkako indar monarkikoak saihesteko. Bigarrena Errusiako Konstituzio Sobietarra onartu zen, Sobietar Errepublika Sozialisten Federazioa sortuz eta sistema sozialista finkatuz.
  • Martxoa:Brest-Litovskeko Bake Ituna

    Martxoa:Brest-Litovskeko Bake Ituna
    Brest-Litovskeko Ituna sinatu zen, Errusiaren Lehen Mundu Gerraren irteera suposatu zuen, hau boltxebikeen plan estrategikoaren barru zegoen, beraz ondo zetorkien. Errusiak itunarengatik, lurralde batzuk galdu zituen, hala nola Ukrania, Polonia, Bielorrusia eta Baltikoko herrialdeak. Gainera, Errusiaren Ituna, Sobietarren barne-egoera zaildu zuen.
  • Ekaina:Biltzar Konstituziogilea desegin zen

    Ekaina:Biltzar Konstituziogilea desegin zen
    Errusiako Iraultzaren ondorioz, Biltzar Konstituziogilea desegin zen. Biltzarra 1917ko azaroan sortu zen, baina boltxebikeek ez zuten gehiengoa lortu bertan. Ondorioz, boltxebikeek indarrez itxi egin behar izan zuten, eta ekainean formalki desegin zuten. Horrela, boterea Sobieten esku geratu zen.
  • Period: to

    Gerra Zibilaren Armada Gorria garaile

    1918 eta 1921 bitartean, Errusian Gerra Zibila gertatu zen, eta horren ondorioz, Armada Gorria (Boltxebikeen armada) izan zen garaile. Gerra Zibil honetan, Boltxebikeek (Leninen buruzagitzapean) defendatu zuten Errusiako Iraultza Sozialista eta sozialismoaren ezarpena, eta Armada Gorriaren borrokak iraultza berritu zuten.
  • Martxoa: Hirugarren Internazionala edo Kominterna eratu zen

    Martxoa: Hirugarren Internazionala edo Kominterna eratu zen
    1919ko martxoan, Hirugarren Nazioartekoa edo Kominterna sortu zen Errusian, Leninen gidaritzapean. Helburua mundu osoan iraultza sozialista eta komunista bultzatzea zen, langileek boterea hartzeko. Kominternak sozialismoaren zatiketa eta borroka iraultzailea bultzatu zuen, eta langileen mugimenduak koordinatzea eta laguntzea izan zuen xede. Hala, Sobietar Errepublikak hainbat herrialdetan eragin politiko handiagoa izatea bilatu zuen.
  • Period: to

    Politika Ekonomiko Berria (NEP)

    Alderdi Komunistaren X. Kongresuan, 1921eko martxoan, Leninek Politika Ekonomiko Berria (NEP) aurkeztu zuen; 1928ra arte egon zen indarrean. NEPa krisiari aurre egiteko behin-behineko irtenbidea izan zen. Neurri batean, merkatu-ekonomiara itzuli ziren. Eraso politikoa: Sobietar Batasunaren sorrera
    NEPak ez zuen galarazi alderdi bakarreko diktadura ezartzea. Alderdi komunistaren barne-joerak debekatu egin ziren.
  • Abendua: SESB sortu zen

    Abendua: SESB sortu zen
    1922an, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) edo Sobietar Batasuna sortu zuten. Federazio horretan sartu ziren, teorian berdintasunean, Ukrania, Bielorrusia, Transkaukasia eta Errusia. 1924an, konstituzioa egin zuten. Nolanahi ere, errealitatean, Alderdi Komunistaren esku zegoen botere osoa. Armadak eta polizia politiko beldurgarriak bermatzen zuten diktadura komunista.
    .
  • Txekak OGPU izena hartu zuen

    Txekak OGPU izena hartu zuen
    1923an, Sobietar Errepublikan, Txekia (polizia politiko sekretua) OGPU (Sobietar Estatuaren Politika eta Segurtasunaren Ofiziala) izena hartu zuen. OGPU, bere aurreko Txekiaren eginkizunak jarraituz, oposizioa kontrolatzea eta iraultza sozialista babesten ez zuten indar politikoei aurre egitea zuen helburu. Erakundeak atxiloketak, torturak eta exekuzioak erabili zituen, eta Sobietar Estatuaren segurtasunaren arduradun nagusia bihurtu zen, errepresioaren tresna garrantzitsua izanik.
  • Lenin hil zen / SESBko lehenengo konsituzioa

    Lenin hil zen / SESBko lehenengo konsituzioa
    Vladimir Lenin hil zen, eta Sobietar Batasuna gidatzeko agintea borroka handiak izan zituen. Leninen heriotzaren ondorioz, Josef Stalin eta Leon Trotski arteko lehia nagusitu zen eta Sobietar Batasunean aldaketak ekarri zituen. Stalin-ek bere boterea sendotu zuen, Trotski kanporatuz eta sobietar gobernua bere kontrolpean hartuz. 1924an, Stalin-ek alderdi boltxebikean nagusitasuna lortu zuen.
  • Period: to

    Bost urteko lehenengo plana

    Stalinen industria-politikak bi helburu zituen: industria astun boteretsua sortzea eta independentzia ekonomikoa, teknologia eta militarra lortzea. Helburu horiek lortzeko, gobernuak bost urteko planak diseinatzen zituen, bost urtean bete beharreko helburuak ezarriz.
    Bost urteko lehen planak (1928-1932) industria astunaren garapenera bideratu zituen baliabide guztiak.
  • Nekazaritzaren kolektibizazioa eta ekonomiaren estalizazioa

    Nekazaritzaren kolektibizazioa eta ekonomiaren estalizazioa
    Stalinek bide berri bat proposatu. Plangintza sendotzea eta estatuak ekonomia kontrolatzea. Industria-garapena finantzatzeko, estatuak beretzat hartu zituen, indarrez, nekazaritza-sektoreko soberakinak.
    1929tik 1933ra bitartean, nekazaritza kolektibizatu zuten. Etsipena eta antolaketa kaskarra zen.
  • Stalinen garaipena / Trotski SESBtik kanporatu zuten

    Stalinen garaipena / Trotski SESBtik kanporatu zuten
    Trotskiren eta Stalinen arteko lehian bi ikuspegi nagusi zeuden. Trotskik, “ezkerreko oposizioarekin”, SESBko zuzendaritza-organoa kritikatu, NEPa alde batera utzi eta gizarte sozialistaren eraikuntza bizkortu nahi zuen. Stalinek, berriz, NEPa mantentzea eta SEBSk gizarte sozialista eraikitzen jarraitzea defendatu zuen.
    Josef Stalin: Alderdi Boltxebikeko liderra izandakoa, Sobietar Batasuneko idazkari nagusia. Baina 1929an, SEBStik kanporatu zuten.
  • Gosete handia

    Gosete handia
    1929tik 1933ra bitartean, nekazariak kolektibizatu zuten. Etsipena eta antolaketa kaskarraren ondorioz, gosete handi bat izan zen, milioika biktima egon ziren. Gobernuak ez zuen laguntzarik onartu eta errepresio handia ezarri zuen. Eta kolektibizazioaren ondorioak negatiboak izan ziren; nekazaritzaren egoera okertu zen eta sobietar ekonomia ahulenetakoa bihurtu zen.
  • Period: to

    Bost urteko bigarren plana

    Stalinen industria-politikak bi helburu zituen: infustria astun boteretsua sortzea eta independentzia ekonomikoa, teknologia eta militarra lortzea. Helburu horiek erdisteko, gobernuak bost urteko planak diseinatzen zituen, bost urtean bete beharrreko helburuak ezarriz.
    Bost urteko bigarren planak (1933-1937) armagintza sendotzea izan zuen oinarritzat, eta gastu militarra hamar aldiz handitu zen.
  • NKVD sortu zuen (polizia politikoa)

    NKVD sortu zuen (polizia politikoa)
    1934an, Stalinek polizia politiko berria sortu zuen: NKVD (Barne Arazoetarako Herriaren Batzordea); hura izan zen errepresioa egiteko tresna. Izuaren politika purgen programaren bidez aplikatu zen, bai SBAKn, bai armadan, bai gizartean. Purgen aplikazioaren une gorena 1936tik 1939era bitarteko Moskuko epaiketak izan ziren.
  • SESBko bigarren konstituzioa

    SESBko bigarren konstituzioa
    Diktadura legezko bilakatu zuen konstituzioa onartu zen. SESBren baitan hamaika errepublika eta hogei eskualde autonomo zeuden. Konstituzioak, teorian, 18 urtetik gorako gizon eta emakumeen sufragio unibertsala onartu zuen, baina errealitatean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kideak bakarrik izan zitezkeen hautagai, eta inoiz ez ziren hauteskunde askeak egon.
  • Period: to

    Moskuko prosezuak

    Purgen aplikazioaren une gorena 1936tik 1939era bitarteko Moskuko epaiketak izan ziren. Aurkari ezkertiar nahiz eskuindarrak desagerrarazi zituzten, eta ikaragarrizko errepresio kanpaina abiarazi zuten, alderdiaren barruan nahiz alderditik kanpo. Datu ofizialen arabera, 1937tik 1938ra bitartean 700000 bat pertsona exekutau zituzten.
  • Period: to

    Bost urteko hirugarren plana

    Stalinen industria-politikak bi helburu zituen: infustria astun boteretsua sortzea eta independentzia ekonomikoa, teknologia eta militarra lortzea. Helburu horiek erdisteko, gobernuak bost urteko planak diseinatzen zituen, bost urtean bete beharrreko helburuak ezarriz. Bost urteko hirugarren plana (1938-1942) eten egin zen 1941eko ekainean, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz.