-
Erdi Aroan “anormalak” ahaztuta, errefusatuta bizi ziren eta beldurgarritzat
zeuzkaten. Anormaltasunak eta akatsak izateak gaitzespena eta beldur soziala
eragiten zituzten bai gizarte zibilean bai erlijio-gizartean. Zorotzat, heretikotzat,
sorgintzat, delitugiletzat, alfertzat… hartzen ziren -
-
Erlijio-ideien eragina galtzearekin batera Pizkundera pasatu ginen (Estatu Modernoaren hasiera kokatzen den aldia). Marjinatutako pertsonei dagokienez, harrera hobea onartzen zuten humanisten ideien sarrera erraztu zen. “Anormalak” inozotzat hartzen zituzten eta karitatez tratatzen. -
Fray Pedro Ponde de León-ek (1520-1584) gortasuna eta mututasuna erlazionatu zituen XVI. mendean eta Oñako monasterioan aristokraziako gor gazteen talde bat hezi zuen. Gorrei zuzendutako irakaskuntzaren haslea izan zen bere ahozko metodoaren bidez (banaka erabiltzeko metodoa). Gormutuentzako Doktrina argitaratu zuen.
XVII. mendean, eta aurreko lanari jarraipena emanez, Juan Pablo Bonet-ek bere metodoa zabaldu zuen Letren erredukzioa eta mutuei hizketan irakasteko artea izeneko lanean. -
XVII. mendeko absolutismoan, babes-etxeak estatuaren eskura pasatu ziren eta “giltzaperatzearen garaia” izan zen. Arrazoi unibertsalarekin bat ez zetozenak (“lizunak”, “zoroak”…) muturreko baldintzetan giltzaperatzen zituzten. Egoera horretan zeuden, besteak beste, ume abandonatuak, txiroak eta biztanle marjinal guztiak. Giltzaperatze-politika horrek ez zuen ezaugarri terapeutikorik eta xedetzat gizartea pertsona haiengandik babestea zuen, sarritan akabatuz ere.
-
Vicente de Paul-ek (1581-1660) asilo-baldintza haietan humanitatea sustatu nahi izan zuen eta bere ongintzako ekintzen barnean gazte idiotekin hezkuntza esperientzia batzuk bultzatu zituen.
Prozesu horretan J.A. Commenio-ren (1657) Didaktika Magna izeneko lanetan denontzako hezkuntza emateko beharra adierazi zuen. Une hartan hezkuntza ondasun soziala ez bazen ere, pertsona “desberdinekin” kezkatuta, Hezkuntza Bereziaren lehen urratsak egin ziren. -
XVIII. mendean, Instituzioak metodo sailkatzaileak hobetu zituen, instituzioen barruan lekuguneak ezarriz: zoroak, eroak, zentzugabeak, gaizto moralak, gaizkigileak, alferrak eta eskaleak, ordena politikorako arriskutsuak zirenak.
K. Linneori espezien sailkapenean nabarmentzen da. -
XVIII. mendean gorrentzako, dirudunentzako
zein txiroentzako, lehen eskola publikoa sortu zen Frantzian. L’Epée-k erabilitako metodoa eskuzkoa da, keinuzko mitzairaren sistematizazioa. Haren lanak pertsona gorren hezkuntza-aukerek onarpen unibertsala izateko lagundu zuen, ikastetxeen sorrera bultzatuz. Horrela, XVIII. mendearen amaieran Ingalaterran, Alemanian, Frantzian, Holandan eta Eskozian aho- eta esku-metodoekin lan egiten zuten gorrentzako eskolak zabaldu ziren. -
Aldi honetan, “anormalen” errealitatera hurbiltzen diren eta esperientziazko lan bat egin ostean haien hezkuntza-proposamenak azaltzen dituzten “intelektual” batzuk agertzen dira, batez ere medikuak.
-
Valentin Haüy-k itsu gazteen institutua sortu zuen Parisen, babes-etxetik irtenda hezkuntza jasotzeko (akademikoa, musikala eta profesionala). Geroago, zentro horretan Louis Braille-k bere izena daukan itsuentzako irakurtzeko eta idazteko metodoa sortu zuen. Gaur egun oraindik erabiltzen den mintzaira. -
Frantziako Iraultzarekin zoroak delitugileengandik banatzen hasi ziren, eta medikuntzaren instituzionalizazioa hasi zen. Philippe Pinel-ek idiozia gaixotasun mentalaren mailatzat hartu zuen eta tratu morala defendatu zuen. -
XIX. mendearen hasieran, Itard-ek adimen urriko pertsona batekin lan egin zuen, hezkuntza jaso dezaketen frogatzeko. Bere ekarpenak Hezkuntza Bereziaren aitzindari gisa onartu ziren, eta hezkuntza egokia ematearen garrantzia azpimarratu zuen, atzerapen sakonak dituzten pertsonak ere hezigarriak direla erakutsiz. -
T. Gallaudetek Estatu Batuetako lehenengo “gorren hezkuntzarako Ameriketako erakunde iraunkorra” sortu zuen Hatforden. -
Estatu Batuetan Samuel Howe (1801-1876) medikuak itsuentzako babes etxe bat sortzen du 1832an, geroago, “Perkins Instituzio” moduan ezaguna izango dena. Bere ekimenek pertsona hauei hezkuntza emateko eta gizartean integratzeko aukera eskaini zieten. -
Itard-ek egindako ekarpenak kontuan hartuta, Edouard Seguin (1812-1880) abokatua eta, geroago, medikua ume idiotekin lanean hasten da. 1846an Parisen sendaezinentzako ospitale batean lan egiten du. Hezkuntza Bereziari buruzko lehen lana idazten du, Idioten tratamendu morala, higienea eta hezkuntza. -
1850ean Howe-k diru publikoarekin ordaindutako lehen barnetegia sortu zuen, Massachusetts-eko gazteentzako eta adimen-motelentzako eskola deitutakoa. Baztertuta zeunden talde desberdinekin lan egin zuen: gormutuak, morroi beltzak, zoroak, errefuxiatuak…
Ondoren, 1886an aldezpen bat idazten du, instituzioak ez direla erantzun egokia eta gizatasuna kentzen dutela esanez. -
1850ean Edouard Seguin Estatu Batuetara doa. Pennsylvanian pertsona atzeratuentzako lehen
eskola sortzen du, non giharrak eta zentzumenak entrenatzeko jardueren bidez, metodo fisiologikoa martxan jartzen duen. -
Ikasle gorren eta itsuen Instrukzio Publikoaren legea.
-
CH. Darwinen eboluzioaren teoria -
J. Mendelek bere herentziaren eta genetikaren legeak erabiltzen ditu
-
F. Galtonek herentzia eta adimena erlazionatzen ditu, proben bidez adimenaren diagnostikoa egiten hasten da, gero pertsonak adimena maila kontuan izanik banatzeko asmoz . -
Denbora honetan zehar aurrera eta atzera pausoak ematen dira, hala nola, estirilizazio dinamikarekin pertsonak baztertuta geratzen dira. Ezberintasunak Europan (itxaropen positiboagoa )eta Estatu Batuetan. Hala ere, XVIII. Mendearen amaieran hezkuntzarako eskubideak sartzen dira eta hezkuntza ikuspuntu moralago bat hartzen du.
-
Darwinek bere bigarren liburua argitaratzen du. -
XVIII.mendearen amaieran, eztabaida sortu zen ahozko metodoaren eta metodo mistoaren jarraitzaileen artean, Milango kongresuan ahozko metodoaren alde eginez eta bestea zapalduta geratuz.
-
F. Galtonek eugenesia kontzeptua erabiltzen hasten da.
-
XIX.mendearen bukaeran, itsuentzako eskolak ireki ziren hainbat herrialdeetan: hala nola Ingalaterran, Eskozian, Alemanian eta Errusian.
-
Providenceko eskola publikoa ume buruz atzeratuentzako lehen kurtsoa egin zen.
-
Hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzen du. Eskola ortofrenikoa sortzen du adimen montelentzako. -
Itsuentzako eta gorputz-urrituentzat lehen eskola publikoak irekitzen da, eta gela aurreratuak supergaituentzat.
-
A.Bineti eskatzen zaio metodo bat garatzea ikasteko motelak diren pertsonak kanportatzeko. -
H.Simonekin batera lehen adimen-eskala sortzen dute.
-
Urte honetan “Ume anormalen” testua argitaratzen dute.
-
“Esterilizazioa” izan zen Estatu Batuetako lehen legea. Hau zaila zenez kontrolatzen jendea segregatzen hasi ziren.
-
O. Decrolysek (1871-1932), L´Hermitage eskola sortzen du eta eragin pedagogiko handia izan zuen urte hauetan zehar. -
Mintzairaren urritasuna duten lehen erakundea sortu.
-
-
Henry H.Goddard (La Familia Kallikak lanaren idazlea), “anormaltasuna” hurrengo puntuekin erlazionatzen hasten da: kontrolik gabeko ernalkortasunarekin, pobreziarekin, joera kriminalekin eta maila moral baxuarekin, alarma eugensikoa sortuz. -
L.W Terman-ek “Stanford Binet” lehen adimen-testa argitaratzen du, adimen-kozientearen kontzeptua sartuz (AK) eta testa diskriminatzaileak bihurtuz. -
3 ataletan desglosatuko dena: gorrak, itsuak eta beste anormalak.
-
Diskriminazio positiboaren ideia 1917ko iraultzaren ondoren Errusian ezarri zen SESBko jarduera soziopolitikoan.
-
G. Rodriguez Laforaren argiltapena: Buruz anormalak diren umeak. -
-
E.H. Martens Hezkuntza Bereziaren helburu orokorrak definitu zituen.
-
Aurreko garaian (Bigarren Mundu Gerra arte) autoreek eta esperientzia zehatzek garrantzi nabarmena izan duten moduan, orain erantzunen antolakuntzan protagonismoa hartzen direnak estatuaren zerbitzuak dira. Etapa honen ezaugarriak izango dira populazioetan erakunde espezializatuak sortzea eta zerbitzuen garapenerako politikak definitzea.
-
A. Strussek eta H. Werner-k ikasteko arazoen oinarri neurologikoak ikertu zituzten.
-
Ezagituen edo arrisku handiko populazioen estimulazio goiztiarreko programak garatu ziren.
-
-
Estatu Batuetako gorte gorenak beltzen eskolak bananduak egotea epaitzen du.
-
Lehen Hezkuntzaren Legeraen 33.artikuluan estatutuak adierazten du adimen urriko haurrak baliaezinak eta atzeratuak zaintzeko eskola bereziak sortu ziren.
-
1960-1970 urteen zehar buruz atzeratuen aldeko mugimendu soziala, errebindikaziozkoa eta legegintzazkoa ematen da.
-
Protagonismoa lortzen dute gurasoen elkarteen zenbait talde (Adimen urrikoak 1961, gorrak 1967, garun-paralitikoak 1974, itsuak 1982/84).
-
Samuel Kirk-ek ikasteko zailtasunen hitza lantzen du.
-
Komunitatean oinarritutako zerbitzu osoen premia adierazten da.
-
-
Hezkuntzaren Lege Orokorrarekin hainbat eximen indartzea lortuko dute.
-
Gipuzkoan Indra handia jaso zuen Subnormaltasunari buruzko Informazioaren Nazioarteko Zerbitzua sortzearekin.
-