Gizarteko Proiektua

By Sare.m
  • Period: 10,000 BCE to 2200 BCE

    Neolitoa

    Neolitoa (grezieratik νέος, néos, berri eta λίθος lithos, harri edo Harri Aro Berria) Harri Aroko azken aroa da, Mesolitoaren (edo Epipaleolitoaren) eta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak sortu ziren.
  • Period: 2200 BCE to 1000 BCE

    Metal Aroa

    Metal Aroa[1] edo Metalen Aroa[2] Eurasiako historiaurreko aro teknologiko bat da, Kalkolito edo Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa barne hartzen dituena, hurrenik hurren. Metalurgia asmatu zutenean hasi zen, eta idazkera asmatzean Historiaurrea bukatuta, Historiako aldian sartzearekin batera amaitzen dela esan liteke[3], baina, egiaz, Brontze Aroa etapa arkeologikoa, Asia mendebaldeko eta Egiptoko zibilizazioei buruz hitz egiteko erabiltzen da historialarien artean[oh 1].
  • 1000 BCE

    10000BC

    10000BC
    10,000 BC (euskaraz K.A 1.000), 2008ko Roland Emmerich alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko epika film bat da. Steven Strait, Camilla Belle, Cliff Curtis, Joel Virgel, Nathanael Baring, Affif Ben Badra, Marco Khan eta Tim Barlow aktoreek antzeztu zuten. Omar Sharif aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.
  • Period: 40 BCE to 10,000 BCE

    Paleolitoa

    Paleolitoari harri landuaren garaia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan. Aro bakoitzean bizi izan zen gizaki mota eta harria lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago ikertu izan dira horrela.
  • 9 BCE

    Troya

    Troya
    Troia[1] edo Ilion[2] (antzinako grezieraz: Τροία, Troia, edo Ίλιον, Ilion) egiazko eta kondairetako hiria da, Troiako gerra gertatu zen hiria Iliadaren[3] arabera.
  • 5 BCE

    Quo Vadis

    Quo Vadis
    Quo vadis? (euskaraz Nora zoaz?) 1951ko Mervyn LeRoy estatubatuar zinema zuzendariaren epika filma bat da. Henryk Sienkiewicz poloniar idazlearen Quo Vadis eleberrian oinarritua dago. Bertan, Robert Taylor, Deborah Kerr, Peter Ustinov, Leo Genn, Patricia Laffan, Finlay Currie, Felix Aylmer eta Abraham Sofaer aktoreek antzeztu zuten.
  • Period: 4 BCE to 475

    Antzinaroa

    Antzinaroa, Europako historian, Historiaurretik Erdi Arora bitartean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa (K. o. 476. urtea).
  • Period: 476 to 1492

    Erdi Aroa

    Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengoa eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta Ehun Urteko Gerraren amaiera 1453an edota Kolon Ameriketara iristea 1492 urtean
  • Period: 1401 to 1500

    Aro modernoa

    Aro Modernoa edo Aro Berria Historian XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean.
  • Period: to

    Aro garaikidea

    Aro Garaikidea edo Gaur Egungo Aroa Historia banatzen den zatietako laugarrena da, Aro Modernoaren ondorengoa, Frantziako Iraultzan hasi eta gaur egun arte hedatzen dena. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean.
  • Suaren bila

    Suaren bila
    La Guerre du feu ("Suaren bila" euskaraz) 1981eko Jean-Jacques Annaud frantziar zinema zuzendariaren abenturazko filma da, J. H. Rosny taldearen izen bereko eleberrian oinarrituta.
  • Momia

    Momia
    The Mummy (euskaraz Momia) 1999ko Stephen Sommers estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Brendan Fraser, Rachel Weisz, John Hannah, Arnold Vosloo, Jonathan Hyde eta Kevin J. O'Connor aktoreek antzeztu zuten.
  • Irulegiko eskua

    Irulegiko eskua
    Irulegiko Eskua brontzezko objektu arkeologikoa da,[1] Nafarroa Garaiko Aranguren udalerrian dagoen Irulegi mendiko Burdin Aroko Irulegiko herrixkan aurkitua,[2] Euskal Herrian. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute hainbat adituk, testuaren lehen hitza sorioneku (edo -ke[3][4]) gisa interpretatu baitute, idazkera baskonikoaz idatzia.