-
Handikien biltzarra
Erregeak estamentu pribilegiatuetako ordezkariak deitu zituen biltzar honetara. Bertan, noble zein elizgizonei zergak ordaintzeko eskatu zien, baina ezezkoa jaso zuen. Honen ondoren, erregeak Estatu Orokorrak biltzeko agindua eman zuen. -
Estatu Orokorrak (Versailles)
1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak bildu ziren Versaillesen, Necker Ogasun ministroaren ekimenez (1614etik bildu gabe zeuden). Tradizioz, estamentu bakoitzak bere aldetik eztabaidatu eta, ondoren, boto bat ematen zuen. Horrela, pribilegiatuen ikuspuntuak nagusitzen ziren beti, nahiz eta gizartearen gutxiengoa izan. Elkartzeko eta bozkatzeko moduari buruzko eztabaidak piztu zuen iraultza. Hirugarren estatuak ordezkariko boto bat izatea eskatu zuen, baina erregeak uko egin zion eskaera horri. -
Asanblea Nazionala
Hirugarren estatuko diputatuek Estatu Orokorretan egindako proposamenak ukatu ostean, hauek Asanblea Nazionala sortu zuten. Beraien ustez, hirugarren estatuko kideak ziren erabaki politikoak hartzeko eta zergak bozkatzeko gai ziren bakarrak. Horretarako, Jeu de Paume aretoan zin egin zuten elkartuta jarraituko zutela Frantziak konstituzio bat izan arte. Horregatik, Asanblea Konstituziogile izendatu zuen bere burua. -
Bastillaren erorketa
Parisko talde iraultzaileek Bastillako presondegiari eraso egin zioten. -
Period: to
Frantziako Iraultza
-
Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena
Adierazpen honen bitartez ondorengoa onartu zen:
- Norbanakoen askatasuna.
- Legearen aurreko berdintasuna.
- Jabego-eskubidea. -
Period: to
Asanblea Konstituziogilea
Sortu bezain laster eskubide feudalak abolitu zituen. -
Period: to
Asanblea Legegilea
-
Emakumeen martxa Versaillesera.
1789ko urrian, Luis XVI.a Versaillesen kontrairaultzaileekin bilerak egiten ari zen susmoa zabaldu zen. Horren ondorioz, 1789ko urriaren 5ean emakume talde handi baten gidaritzapean, jende andana Paristik abiatu eta Versaillesera joan zen, erregea eta bere familia Parisera ekartzeko. Istilu handiak eta hildakoak egon arren, erregea Parisera itzularaztea lortu zen. -
Errege familiaren ihesaldi saiakera
Luis XVI.a eta Maria Antonieta errege-erregina ihes egiten saiatu ziren. Asmoa Austriara iritsi eta ondoren ejerzito baten bitartez Frantzia inbaditzea eta irultza bertan behera uztea zen. Varennes herrira iristean, ordea, ezagutu egin zituzten eta atxikiak izan ziren. Ondoren, Parisera, Tulerrietako jauregira, eraman zituzten bueltan. -
Frantziako I. Konstituzioa
Frantziako lehenengo konstituzioaren ezaugarri nagusiak:- Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu ziren.
- Monarkia parlamentarioa ezarri zen.
- Botere banaketa ezarri zen: botere legegilea Asanbladaren esku jarri zen; botere betearazlea erregearen esku, legeei betoa jartzeko eskubidearekin; eta botere judiziala, auzitegi independenteen esku.
- Errolda sufragioa ezarri zen: 25 urtetik gora eta errenta edo jabetza jakin batzuk zituzten gizonezkoentzat.
-
Austriari gerra deklarazioa.
-
Hauteskunde deia eta erregea bere funtzioetatik baztertzea.
Gizonezkoen sufragio unibertsalaren bitartez hauteskundeak deitu ziren gobernu berri bat osatzeko. Gobernu berri honi Konbentzioa deitu zitzaion. -
Tullerietako jauregiari erasoa.
1792ko abuztuan, paristarrek Luis XVI.ari egotzi zioten lehen porrot militarren errua eta egoera ekonomiko kaxkarra. Hortaz, talde iraultzaileek eta herritar pobreenek eraso egin zioten Tullerietako jauregiari. Honen ondoren, Asanbladak erregea bere kargutik kendu zuen. -
Girondinoak boterean
Brissot izan zen Girondinoen buruzagi ezagunena. -
Period: to
Konbentzio Girondinoa
Girondinoak iraultzaile moderatuak ziren. Bereziki, goi-burgesiaren interesak defendatzen zituzten eta gerra masiboaren aldeko apustua egin zuten, non, herritar guztiak mobilizatu nahi zituzten Errepublika sortu berria defendatzeko. -
Period: to
Konbentzioa
-
Errepublikaren aldarrikapena.
-
Luis XVI.aren exekuzioa
-
Vendéeko altxamendu monarkiko, ultrakatoliko eta kontrairaultzailea.
1793-1796 artean iraun zuen. -
Menditarrak boterean
Robespierre, Marat, Danton edo Saint-Just izan ziren jakobino ezagunenetakoak. -
Period: to
Konbentzio jakobinoa
-
1793ko konstituzio demokratikoa
Konstituzio honek ondorengo ezaugarri nagusiak zituen:
- Herriaren subiranotasuna (nazionala)
- Gizonezkoen sufragio unibertsala.
- Eskubide sorta zabala: hezkuntzara sarbidea, edozein lan egiteko askatasuna, laguntza publikoa jasotzeko eskubidea eta matxinatzeko eskubidea. -
Period: to
Izualdia
Izualdia deritzon aldia eztabaida handia sortzen jarraitzen duen gaia da. Garai honetan bi izualdi mota jazo ziren: batetik "konbentzio jakobinoko" izualdia (Robespierren heriotzarekin amaitzen dena) eta "konbentzio termidoriarreko" izualdia. Izualdi garaietan kontrairaultzaileak (lehenengo aldian) eta iraultzaileak (bigarren aldian) prozesatuak eta exekutatuak izan ziren. Asmoa, iraultza prozesua mantentzea edo bertan behera uztea izan ziren. -
Egutegi Iraultzailea
Urte naturala irailak 22an hasten zen, udazkeneko ekinozioarekin. Urteak 30 egunez osatutako 12 hilabete zituen. "Asteek" 10 egun zituzten. Soberan gelditzen ziren 5 (edo 6) egunak, jai nazional moduan hartzen ziren. Hilabeteen izenak aldatu ziren eta nekazaritzarekin edo fenomeno naturalekin zerikusia zuten izenak jarri ziren. -
Robespierren exekuzioa
-
1795eko konstituzioa
Aurreko konstituzioa baino moderatuagoa zen eta ezaugarri hauek zituen:
- Nazioaren subiranotasuna.
- Errolda-sufragioa.
- Botere banaketa: botere legegilea bi ganbaratan banatuta egongo zen eta botere betearazlea bost kideren esku gelditu zen. -
Period: to
Direktorioa
5 kidek edo "zuzendarik" gidatutako gobernu kontserbadorea izan zen. -
Berdinen konspirazioa
Babeuf-ek parte hartzen zuen "Altxatuen komiteak" gobernua kargutik kendu eta berdintasunezko gizarte bat ezartzea zuen helburu. Exekutatuak izan ziren. -
Brumaireko estatu kolpea
Napoleonek, burgesiaren babesarekin, estatu-kolpea eman eta Kontsulatua ezarri zuen. Hemendik aurrera, hiru kontsulatuk izango zuten botere guztia: Napoleonek, Ducosek eta Sieyèsek. -
Period: to
Kontsulatua
3 Kontsulez osaturiko gobernua izan zen: Napoleon (lehen kontsula), Sieyes eta Ducosek osatua. Napoleonek bildu zituen botere gehienak. Kode Zibila sortu zuen, Frantziako Bankua sortu zuen eta Vatikanoarekin konkordatua sinatu zuen. -
Napoleonen enperadore izendapena
-
Period: to
Napoleonen Inperioa
-
Waterlooko gudua
Napoleon, erbestetik itzuli eta ejerzitoa berrantolatu ondoren, Waterloon (Gaur egungo Belgikan) jasan zuen bere azken porrot militarra. Honen ondoren, Napoleon Santa Helena uhartera eraman zuten britainiarrek eta bertan hil zen handik gutxira.