EUSKAL HERRIKO HISTORIAREN ARDATZ KRONOLOGIKOA

  • Frantziako Iraultza

    XVIII. mendean indartzen joan zen burgesiak botere politikoa eskuratzeko urratsak emango ditu. Honela, bai Ilustrazioak, zein liberal eta demokratek aurre egin zieten elizari, erregeari eta feudalismoari.
  • Period: to

    Frantziako Konbentzioa eta Konbentzio Guda

    Frantziako errege familia gillotinatu ostean, Frantziako Konbentzioak pertsonen arteko klase ezberdintasuna debekatu zuen.
  • Period: to

    Frantzia eta Espainiaren arteko guda

    Carlos IV-ak abdikatu eta Fernando VII-ak koroari uko egin ostean, Frantziako tropak Espainian sartu ziren Jose I (pepe botella) erregearen atzetik. Euskal lurretan, Foruak zirela medio, sortutako gudak bertako erakundeek ordaindu behar zituzten,eta honek ikaragarrizko krisi ekonomia eragin zuen. Ondorioz, sailen desamortizazio prozesuari ekin zioten.
  • 1812ko Cadizko Konstituzioa

    1812ko Cadizko Konstituzioa
    Cadiz-ko konstituzioa, 1812ko martxoaren 19an onartu zen. Espainiako lehen konstituzio gisa ezagutzen da eta 1808-1814ko Independentzia Gerraren baitan onartu zen. Konstituzio honek Monarkiari lotutako lege zaharra mantendu zuen, baina aldi berean, printzipio demokratiko liberalak ere uztartu zituen, esaterako, botere banaketa eta subiranotasun nazionala.
  • Fernando VII-a, berriro ere absolutismora

    Fernando VII-a, berriro ere absolutismora
    Fernando VII-ak uko egin zion 1812ko Konstituzioari eta berriro ere absolutimoa ezarri zuen, liberalak jazarriz.
  • Period: to

    Hiru urte iraultzaileak

  • Period: to

    Industrializazio Prozesua Espainian

    XVIII. mendearen erdialdetik XIX.mendeko lehen hamarkadak bitartean Europako herrialde desberdinetan industrializazio prozesua gailendu zen. Honek, aldi berean, klasetan banatutako gizartea eratu zuen, non burgesia eta langileria elkarrekiko antagonikoak ziren klase gisa eratu ziren.
  • Isabel II-a Borboikoa

    Isabel II-a Borboikoa
    1833ko irailean Fernando VII hil ondoren, Isabel II-ak, bere alaba, eskuratu zuen koroa, 3 urte besterik ez zituela. Ondorioz, haren ama, Maria Kristina Borboikoa, erreginaorde izendatu zuten.
    Baina bere osaba Karlosek "Lege Salikoa" delakoan oinarrituta ez zuen Isabel II erregina gisa onartu, eta honek Lehen Karlistada bultzatu zuen.
  • 1848ko Iraultzak

    1848ko Iraultzak
    1848an Europan eman ziren hainbat iraultzak agerian utzi zituzten Frantziako Iraultzak gizartean sortutako kontraesanak. Sozialismoaren baitan antolatuz, langileen eskubideak defendatu zituzten bizi zuten krisi ekonomikoaren aurrean eta industrializazioak sortutako burgesiaren eta langileen arteko desberdintasun gero eta nabarmenagoak salatu zituzten.