Espainia XVIII-XIX

  • Karlos II. hil

    Karlos II. hil
    1. urtean Karlos II.a hil zen, eta horregatik izendatu zuten errege Anjouko dukea, Felipe V.a. Argazki hau aukeratu dut Karlos II.a irudikatzen duelako.
  • Period: to

    Ondorengotza Gerra

    youtube Aukeratu dut, denbora laburrean emoten duelako informazio oso bat, gainera nahiz eta ez egitea berba oso ondo ulertzen da idatzitakoa.
  • Period: to

    Utrechteko ituna

    Ondorengotza gerrari amaiera eman zion. Felipe V Espainiako errege izendatu zen, baina ezartu zen Espainia eta Frantziako koroak ezin izango zirela batu. Britania Handia Gibraltar eta Menorca, eta esclavoen merkataritzaren monopolioa lortu zituen. Gainera ituna Europan boterea orekatu, eta Frantziako hedapena mugatu zuen.
  • Karlos IV.a boterera ailega

    Karlos IV.a Espainiakoa tronura iritsi zen, bere aita, Karlos III.a, hil ondoren. Honen erregealdia bere emaztearen Maria Luisa de Parma eta Manuel Godoy balidoaren eraginez markatu zen, haien
    hurbiltasuna eta botereagatik.
  • Trafalgarreko gudua

    Gerra horretan, britainiar flotak franko-espainiar flotak garaitu zituzten. Garaipen honek Napoleonek Britainia Handia inbaditzea eragotzi zuen eta britainiar itsas domeinua sendotu zuen.
  • Fontainbleauko ituna

    Napoleon Bonaparte eta Carlos IV. Espainakoaren artean sinatu egin zen. Frantziar tropak Espainiar lurraldeak zeharkatzeko baimena eman zuen, Portugal inbaditzeko. Itun hori Espainiako Independentzia Gerra eragin zuen.
  • Aranjuezko matxinada

    Aranjuez-en gertatutako altxamendu ezagun bat izan zen. Biztanleria eta armadaren parte bat matxinatu ziren lehen ministroaren, Manuel Godoy, eta Carlos IV. politika inpopularren aurka. Ondorio moduan Carlos IV bere seme Fernando VIIaren alde abdikatu zuen.
  • Period: to

    Independentzia Gerra

    youtube Bideo hau aukeratu dut, informazio kantitate horrekin oso laburra iruditu jat. Gainera azaltzeko modua oso entretenigarria da, eta oso ondo ulertzen da.
  • Cadizko konstituzioa idatzi

    Espainiako lehen Konstituzioa izan zen. Honetan subiranotasun nazionala eta botere-banaketa ezarri ziren, eta eskubide eta askatasun indibidualak aitortu ziren.
  • Fernando Vll. Espainiara itzuli

    Itzultzean, Fernando VII.ak Cadizko Konstituzioa indargabetzea eta absolutismoa berrezartzea erabaki zuen, erreforma liberalen amaiera ekarri zuena.
  • Period: to

    Seiurteko Absolutista

    Sei urte hauek liberalen errepresioak eta Antzinako Erregimenaren berrezarpenak markatu zituzten, boterea nobleziari eta kleroari itzultzeko helburuarekin.
  • Industria Iraultza Espainian

    youtube Bideo hau aukeratu dut, informazioa oso ondo laburbiluta dagoela iruditu zaidalako, eta azalpenari laguntzen dioten marrazkiak ondo lotuta dagozalako.
  • Period: to

    Hirurteko Liberala

    Garai horretan, Cadizeko Konstituzioa berrezarri zen, Rafael del Riegoren adierazpenak bultzatuta. Urte horietan, erreforma aurrerakoiak ezarri ziren eta liberalen eta absolutisten arteko gatazkak egon ziren.
  • Period: to

    Hamarkada Doilorra

    Absolutismoa berrezartzeko garaia izan zen, Fernando VII.aren erregealdian. Tropa frantzesen intervenzioa eta gero Fernando VIIak absolutismoa berrezarri zuen. Garai hau fusilamenduak, erbesteak eta krisi ekonomiko batek markatu zituzten.
  • Period: to

    Lehen Karlistaldia

    Karlisten eta kristinoen arteko gatazka izan zen Espainian. Karlistak, batez ere landa-eremukoak, matxinatu egin ziren. 1840an amaitu zen karlisten porrotarekin eta Isabel II .aren erregealdiaren indartzearekin.
  • Period: to

    Monarkia demokratikoa

    Espainian monarkia parlamentarioa esartzeko ahalegin bat izan zen. Amadeo I, errege izendatu zen, baina bere erregealdia desoreka politikoagatik nabarmendu zen, eta gatazka beliarrak. Laguntza faltagatik abdikatu zuen Espainiar Lehen Errepublikaren proklamazioa eragin zuena.
  • Period: to

    Lehen Errepublika

    Amadeo I.aren abdikazioaren ondoren aldarrikatu zen. Lau presidente izan ziren hamaika hilabetetan, eta errepublika federal bat ezartzen saiatu ziren. Errepublika, Alfontso XII .aren erregealdian borboitarren monarkia berrezartzearekin amaitu zen.
  • 1876ko konstituzioa

    Alfontso XII.aren erregealdiaren hasiera izan zen. Erreferentzia puntu bat izan zen herrialdearen historia politikoan, sistema parlamentario bat ezarri baitzuen eta Estatuaren botereak orekatzea bilatu zuen.