Errusiar Iraultza 1917

By NGSSDFG
  • Period: to

    Tsarismoaren krisia

    Aurretik azaldutako atzerapen orokor horrek, orduko nahi inperialistekin batera, ordea, hainbat gerra eta iraultzatan sartu zituen inperio tsarista, erregimena krisi politiko larrian sartuz.
  • Japoniarekin gerra (1904 – 1905)

    Japoniarekin gerra (1904 – 1905)
    Bi potentzia inperialista hauek (Errusia eta Japonia) gerran sartu ziren 1904 – 1905 urte bitartean Korea eskuratu nahian. Baina gatazka beliko hau Errusiak galdu zuen, eta ondorioz, 1905eko iraultzak eztanda egin zuen.
  • 1905eko iraultza (Igande Odultsua)

    1905eko iraultza (Igande Odultsua)
    Japoniarekin gerra galdu izanak, eta Errusia pairatzen ari zen krisi ekonomikoak herri – masa baten protestak eragin zituen San Petesburgon, 1905eko urtarrilaren 9an. Gobernu ezgaia salatu eta erreformak eskatzen zituzten. Ordea, errepresioa oso gogorra izan zen, 200 hildako eta 800 zauritu inguru, eta ordutik, egun horri Igande Odoltsua deitu zitzaion.
  • I Mundu Gerra

    I Mundu Gerra
    Bestalde, Gerra Handia bitartean, Errusiaren gabezi militarrak argi geratu ziren, eta porrotak nabarmenak izan ziren. Atzeragoardian ere eskasia oso handia zen. Errusia gerran hildako eta zauritu gehien izan zuen herrialdeen artean zegoen, eta testuinguru honek ondoez handia eragin zuen. Horrela, grebak eta manifestaldiak egin ziren, oso gogorki zapalduak izan zirenak, eta ondorioz, burgesak eta langileak tsarraren erregimenaren aurka elkartu ziren.
  • Iraultza BURGESA

    Iraultza BURGESA
    1917ko otsailean “bakea eta ogia” lematzat zuen manifestaldia egin zen, eta gutxira greba orokorra konbokatu zen, altxamendu batean bukatu zuena. Honekin, behin – behiniko gobernu liberal – sozialista sortu zen demokrazia moderatua ezarri nahi izan zuena, eta tsarrari abdikatzera behartu zitzaion.
  • Period: to

    TSARISMOAREN AMAIERA

  • 1917KO URRIKO IRAULTZA edo IRAULTZA BOLTXEBIKEA

    1917KO URRIKO IRAULTZA edo IRAULTZA BOLTXEBIKEA
    Sobietak, Lenin buru behin – behiniko gobernuaren aurkako matxinada antolatu zuten, baina porrot egin zuen, eta Lenin erbesteratu egin behar izan zen. Azkenik, urriaren 25ean, boltxebikeek Neguko Jauregia erasotu zuten San Petesburgon, eta behin – behiniko gobernuaren amaiera bultzatu zuten. Berehala gobernu iraultzailea eratu zen, boltxebikez osotua eta hiru figura nagusirekin: Stalin, Lenin eta Trotski, ekintza asko egin zutenak. Gobernu honek Kerensky-ren sistema burgesarekin bukatu zuen.