Erromako Zibilizazioa

  • Period: 753 BCE to

    Gizartea eta jarduera ekonomikoak

    Patrizioak:
    Gutxiengoak ziren.
    Aberatsenak eta boteretsuenak ziren.
    Lur gehienen jabeak ziren.
    Hasieran bakarrik haiek gobernatu ahal zuten.
    Plebeioak:
    Gainerako biztanleak ziren: nekazariak, artisauak, merkatariak…hau da, persona gehienak.
    Zergak ordaindu behar zituzten.
    Politikan parte hartzea eta lurrak bereganatzea.

    Esklaboak:
    Gerrako presoak edo esklaboen seme-alabak ziren.
    Ez ziren pertsonak bezala tratatzen, animaliak bezala ziren.
    Ez zeukaten eskubiderik.
  • Period: 753 BCE to

    Erromaren Kokapena

    Erromaren kokapena:
    Erroma, Italiar Penintsulan sortu zen.
    Erromatar zibilizazioa Mediterraneo itsasoaren inguruan garatu zen.
    Itsaso horrek bustitzen dituen hiru kontinenteetako (Europa, Asia eta Afrika) lurraldeak mendean hartu zituelako.
  • Period: 753 BCE to 753 BCE

    Erromaren Sorrera

    Kondairak dioenez Erroma hiria Romulo eta Remo anaia bikiek sortu zuten.
    Marte jainkoaren semeak ziren eta jaio ondoren Tiber ibaian abandonatu zituzten, baina otseme batek salbatu zituen eta titia eman zien.
    Gizondutakoan Erroma sortu zuten.
    Anaiek borrokatu zuten boterea izateko eta Romulok Remo hil egin zuen, Erromako lehenengo erregea bihurtuz
  • Period: 753 BCE to 509 BCE

    Monarkia

    Hasieran monarkia bat zen non errege batek botere guztia zeukan.
    Senatua ere zegoen. Erregeari laguntzen zion batzarra zen eta patrizioz osatuta zegoen. Erromatarrek ez zuten inoiz onartu eta sarritan matxinatu ziren eta aurre egin zieten, irabazi arte.
    K.a.509. urtean senatuak, azken erregea kendu ondoren, boterearekin geratu zen eta horrela errepublika hasi zen.
  • Period: 753 BCE to 380 BCE

    Erlijioa

    Politeistak ziren, jainko-jainkosa asko zeuden.
    Erromatarren jainko-jainkosa garrantzitsuenak:
    Jainko-jainkosa asko bazeuden ere, garrantzitsuenak Hiruko kapitalinoa deitzen zen (Jupiter, Junon eta Minerva ziren).
    Inperio garaian, enperadorea ere jainkotzat hartzen zuten eta Enperadorea gurtzea derrigorrezkoa zen.
  • Period: 750 BCE to

    Ekonomia

    Nekazaritza:
    Gehien landatzen ziren landareak mahatsondoa, garia eta olibondoa ziren. Meatzaritza
    Urrea, zilarra, burdina, kobrea… ustiatzen zituzten.
    Oso lan gogorra zenez, batez ere esklaboek egiten zuten. Merkataritza:
    Erromatarrek Inperio osoan zehar garraiatzen zituzten produktuak: haiek ekoiztutakoak eta espeziak, zeta, kotoia, esklaboak, metalak…
    Merkataritza errazago izateko, Inperioko lurralde guztiak lotzen zuten galtzadekin eta portuekin errazago mugitzeko.
  • Period: 509 BCE to 27 BCE

    Errepublika

    Errepublikan boterea erakunde ezberdinetan zegoen banatuta eta ez persona bakar batean.
    Hiru erakunde horietan hasieran bakarrik patrizioak zeuden, baina poliki-poliki plebeioek borrokatu zuten euren eskubideen alde eta erakundeetan sartzea lortu zuten.
  • Period: 509 BCE to 27 BCE

    Errepublikako Erakundeak

    Senatua: erakunde garrantzitsuena zen, legeak berresten zituen eta politika eta ekonomia zuzentzen zituelako. Magistraturak: gobernuko kargu politikoak ziren (gaur egungo ministroak bezala) eta bakoitzak eginkizun bat zeukan: ekonomia, armada… Komizioak: batzarrak ziren eta magistratuak aukeratzen zituzten eta legeak bozkatzen zituzten.
  • Period: 27 BCE to 476

    Inperioa

    Senatari asko Zesarren aldekoak ziren eta bera hiltzean, beste gerra bat piztu zen bi gauza lortzeko:
    Zesarren hiltzaileekin bukatzeko.
    Boterearekin egiteko.
    Zesarren aliatuek lortu zuten boterea eta Senatuak botere guztia eman zion Zesarren adopziozko semeari: Oktavio Augusto, lehen enperadorea bihurtuz K.a. 27an.
  • Period: 27 BCE to 473

    Inperioaren ezaugarriak

    Enperadoreak botere guztia zeukan (erlijioan, politikan, ekonomian, arlo militarrean…)
    Senatua, komizioak eta magistraturak mantendu ziren, baina enperadoreak kontrolatzen zituen.
    Teorian enperadore-kargua oinordatzen ez bazen ere, errealitatean familia bereko norbaitek hartzen zuen kargua. Horrela sortu ziren dinastiak.