Enrike1

Enrike Zelaiaren Biografia

  • Jaiotza

    Jaiotza
    Enrique Fernandez de Garaialde Lazkano, euskal soinujolea Nafarroan jaio zen, Altsasun hain zuzen, Gerra Zibila amaitu bezain laster. Urte gogorrak ziren baina Enrikek txikitatik musikan aurkitu zuen babesa eta musikarien bidea jarraitzea erabaki zuen.
  • Espainiako Akordeoi Txapelduna

    Espainiako Akordeoi Txapelduna
    1957an, 17 urte zituelarik, baimen berezi bat lortu zuen Derrigorrezko Soldadutza ekiditeko eta estatu osoan zehar akordeoia jotzen hasi zen. 19 urterekin bere lehenengo saria irabazi zuen, Espainiako Akordeoi Txapelduna izan zen.
  • Vienako Munduko Txapelketan txapeldunordea izan zen.

    Vienako Munduko Txapelketan txapeldunordea izan zen.
    Vienako Akordeoi Jaialdiak nazioarteko akordeoilari ospetsuenak biltzen ditu urtero hilabete batez. Oso jaialdi ezaguna da hirian, Austriako kulturan oso errotuta dagoen instrumentu batean zentratzen baita.
  • Paviako Nazioarteko Jaialdia

    Paviako Nazioarteko Jaialdia
    Bigarren saria lortu zuen Paviako Nazioarteko Jaialdian (Italia), Bertan, mundu osoko akordeoilaririk hoberenak batu ziren. Sari honekin, munduaren ateak parez pare ireki zitzaizkion Zelaiari eta aukeraz baliatuta, mundu osotik ibili zen musika eta kultura zabalduz.
  • Urrezko hamarkada

    Urrezko hamarkada
    Espainiako Telebistan, La Gran Parada eta Club de los Martes bezalako telesailetan parte hartu zuen. Hori gutxi ez eta, Circo Price zirkoan ere parte hartu zuen. Hala nola, hainbat taldetako kide izan zen. Honek guztiak, mundu osotik akordeoiarekin bidaiatzeko aukera eman zion.
  • Nafarroa

    Nafarroa
    Mundu osotik bidaiatzeaz asetuta zegoelarik, bere lurraldeari disko bat eskaintzea erabaki zuen. Bertan, kantu folklorikoen bertsioak egin zituen eta beste hainbat abesti sortu zituen herriaren sustraiak astintzeko asmoz. Horrela ere, Nafarroaren jatorriari omenaldi bat eginez.
  • Gipuzkoa

    Gipuzkoa
    Aurreko diskoarekin sentitutako emozioez bultzatuta, lurralde historiko bakoitzari disko bat eskaintzea proposatu zion bere buruari eta Gipuzkoa diskoa argitaratu zuen, bertako kantu tradizionalekin.
  • Araba

    Araba
    Lau urte igaro ziren hurrengo diskoa argitaratu arte. Oraingoan, Araba aukeratu zuen. Lana luzatzen ari zitzaion baina lurraldez lurralde jasotako harrera onari esker, aurrera jarraitu zuen kemenez.
  • Bizkaia

    Bizkaia
    Gipuzkoa diskoa argitaratu zuenetik lau urte luze igaro ziren baina 1982.urtea oparoa izan zen akordeoilariarentzat. Urte honetan bi disko aurkeztu zituen, Araba eta Bizkaia.
  • Altsasuko Inauterien Berreskurapena

    Altsasuko Inauterien Berreskurapena
    Euskal Herriaren sustrai musikalekin konektatzeak, beste hainbat alderdi kulturalekin konektatzera bultzatu zuen. Musikarekin egin bezala, dokumentazio lan handia egin behar izan zuen. Horri esker, ia 40 urtez galduta egondako inauteriak berreskuratu zituen, eta baia hauen pertsonaiarik garrantzitsuena, momotxorroa.
  • Zuberoa

    Zuberoa
    Euskal musika folklorikoaren bateratze, sortze eta berreskuratze lanak luzaten ari ziren musikariarentzat. Ilusio handiz hasitako proiektuan, Araba eta Bizkaia diskoen argitarapenaren zortzi urte igaroak zirela, Zuberoari egindako omenaldiak argia ikusi zuen.
  • Lapurdi

    Lapurdi
    Iparraldeko eskualdearen homenaldiarekin jarraitu zuen lana eta Lapurdi diska kaleratu zuen bere auzokideari eskainitakoa bost urte geroago
  • Festara

    Festara
    Bere musika proiekturik garrantzitsuena -Zazpiak Bat- amaitu baino lehen, Festaa diskoarekin, entzule gazteagoak bereganatzeko saiakera egin zuen Zelaiak. Herriko jaietarako aproposak ziren abestiak biltzen ditu diskoak.
  • Eguberri Berriak

    Eguberri Berriak
    Gabonak bi izen jasotzen ditu euskaraz: "Gabonak" eta "eguberriak". Izen bikoiztasun horrek ospakizunak gure artean duen jatorri anitza erakusten digu: bata kristaua eta bestea askoz lehenagokoa. Izan ere, neguko solstizioa antzinako jaia da euskaldunentzat. Gau luzearen ondoren, eguna berriro luzatzen hasten da, iluntasunari lekua hartzen. Orduko gizon-emakumeentzat, munduaren eta gauzen birjaiotzaren sinbolo bat dago. Sentimendu honetan oinarrituta dago diska hau.
  • Zazpiak Bat

    Zazpiak Bat
    Euskal Herriko folkoreari eskainitako disko-bilduma arrakastatsuaren argitarapena. Zekaiak berak aitortuta, lan luzeegia izan zen azkenean eta publiko gaztearekin konektatzea kostatu zitzaion, baina gaur egun ere, soinuarekin egindako euskal musika tradizionalen bildumarik salduena da.
  • Baxe Nabarra

    Baxe Nabarra
    1977 hasi zen proiektuari amaiera eman zion Baxe Nabarrako diskoarekin. Lan honekin, Zazpiak Bat izendatutako bilduma bukatu zuen, hasi eta hogeita bi urte geroago.
  • Herritmilenio

    Herritmilenio
    Argitaratutako azken diskoa izan zen. Zelaiak bertako musika tresnak hartzen ditu (txalaparta, tobera eta zanpantzar joareak), bateria bezalako tresna hiritarrekin edo gaur egungo teklatuekin batuz. Erritmoek eguneroko inauteri baten doinuak harrapatzen dituzte, haien ohizko ziklotik atereaz, eta Tradizioko Musikek eta Gaurko Erritmoek bat egiten duten denbora-espaziotara eramanez.
  • Azken kontzertua

    Azken kontzertua
    75 urte zituelarik bere jaioterrian, Altsasun, herriko jaietan murgilduta gainera, azkeneko kontzertua eskaini zuen. Bi zatitan banandu zuen eta musikari ospetsuak lagun izan zituen eszenatokian, Jesus Irisarri (bonbardinoa), Josetxo Lumbreras (perkusioa), Lohitzune Berastegi (panderoa), Luisa Larrañaga (irrintziak) eta Olatz Garde (txirula), besteak beste.