Egipto

By Diego.7
  • 5000 BCE

    Egiptoren sorrera

    K.a. 5000. urte inguruan, Afrikako Erdialdeko lautadetatik zetorren giza talde bat Nilo bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen eta pixkanaka eta pixkanaka herri txiki asko hasi ziren. Herri horiek, denborarekin elkartu egin ziren eta herri handiagoak sortu zituzten. Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta etengabe borrokan ibili ziren.
  • 3100 BCE

    Menes edo Nemer konkista

    Menes edo Nemer erregeak K.a. 3100. urte inguruan iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen arte.
  • 1700 BCE

    Matxinadak eta inperio zaharraren suntsipena

    Barneko matxinadek Inperio Zaharraren suntsiketa ekarri zuten. Horren ondorioz, ezegonkortasuna nabarmena izan zen; ondoren, Erdiko Inperioa sortu zen (XI. dinastiatik XIII.era ). Garai hartan ureztatzeko lan handiak egin ziren. Hicso Asiako herriaren inbasioarekin batera, K.a. 1700 urte inguruan, bukatu zen garai hau.
  • 1600 BCE

    Egiptoarren inbaditzaileak botatu

    K.a. XVI. mendearen erdialdean, Egiptoarrek inbaditzaileak botatzea lortu zuten, eta inperioa berrezarri egin zuten. Inperio Berria deiturikoa (XVIII. dinastiatik XX.era), Egiptoko Historiako garairik garrantzitsuena da, eta faraoirik ospetsuenetariko batzuek gobernatu zuten: Tutmotsis I.a, Tutmotsis II.a, Tutankamón, Ramses II.a, Ramses III.a, etab. Politika militarista erabili eta lurraldearen garapen handia lortu zuten.
  • 1100 BCE

    Inbaditzaileen ondorioak

    Gerora, Egiptok barruko krisi handia nozitu zuen eta K.a. XI. mendearen hasieratik aurrera, “itsasoko herriak” deitutakoak inbaditzean, okerrera jo zuen. Horrek inperioaren etengabeko ahultzea eta Hirugarren bitarteko garaiaren hasiera ekarri zuen.
  • 332 BCE

    Grezia konkista

    Ondoko herri batzuen, asiriar edota persiarren inbasioa jasan ondoren, Greziak Egipto konkistatu zuen (K.a. 332). Alexandro Handia hil eta gero, horren jeneral izan zen Ptolomeok dinastia bat fundatu zuen, erromatarrek bere inperioko probintzia bihurtu arte, 300 urtez gobernatuko zuena. Garai hartan, grekoa izan zen hizkuntza ofiziala, baina Egiptoko kultura errespetatu zuten, eta horri esker biziraun zuen.