ETAren Denbora Lerroa

By oierola
  • ETAren sorrera

    ETAren sorrera
    ETA (Euskadi Ta Askatasuna) 1959an sortu zen, gazte talde bat EAJtik bereizi zenean. Diktadura frankistaren errepresioa ekiditeko helburuarekin hasi zen eta nazionalismo tradizionalaren ekintza faltan balioztatzen zuen borroka armatua.
  • ETAren hildakoen gorakada nabarmena

    1977ra arte, ETAren atentatuek 70 hildako eragin zituen, baina urte hortatik 1986era, hildakoen kopurua nabarmen handitu zen, 450 hildako inguratze arte.
  • IV. Asanblada

    1965ean, IV. Asanbladatik aurrera, ETAk ekintza-errepresio-ekintza espiralaren estrategia bereganatu zuen. Helburua euskal herriaren gaineko errepresioa eragitea zen.
  • V. asanblada

    V. asanblada
    1966-67 artean, ETAk bere V. Asanblada egin zuen, non marxismoa hartu eta bi helburu nagusi finkatu zituen: Independentzia eta sozialismoaren eraikuntza. Erakundea lau frontetan banatzen da: militarra, politikoa, kulturala eta langilea. Teorian langileen fronteari lehentasuna ematen zitzaion arren, praktikan fronte militarrak pisu handiagoa zuen.
  • ETAren lehenengo hildakoak

    ETAren lehenengo hildakoak
    1968an, ETAk nahita egindako ekintzen ondorioz hil ziren lehen pertsonak, eta inflexio-puntu bat izan zen erakundearentzat.
  • VI. asanblada

    VI. Asanbladan, ETAren gehiengoak, abertzaleegitzat jotzen dituztenak kanporatzea erabaki zuten. ETAren izena gutxiengo horri lotuta geratuko da, ETA V izena hartuko duena, aurreko asanbladan ezarritako printzipioei leialak izaten. Bestalde, gehiengoa duen sektoreak Liga Komunista Iraultzailearekin bat egin eta borroka armatuari uko egingo dio.
  • Carrero Blancoren heriotza

    Carrero Blancoren heriotza
    1973an, ETAk atentatu batean, une horretan Espainiako Gobernuko presidente zen Luis Carrero Blanco almirantea hil zuen.
  • ETAren banaketa: Politikoa eta Politiko-militarra

    1974an, erakundeak beste zatiketa bat eduki zuen, eta bi adar sortu ziren: ETA militarra eta ETA politiko-militarra. Banaketa horren arrazoia, borroka armatua lan politiko egituratuago batekin osatu behar ote zen ala ez.
  • Autonomia eta amnistia

    1977-79 artean, Espainiako Konstituzio berria onartu eta Euskal Herriari botere eta autonomia gehiago ematen dion Gernikako Autonomia Estatutua berretsi zen. Horrez gain, ETAko preso guztiak askatzea ahalbidetzen zuten hainbat amnistia aldarrikatzen dira.
  • Kale borroka eta atentatuen ugaritasuna

    Laurogeita hamarreko hamarkadan, kale borroka hasi zen. Horrez gain, talde armatuak, iraupen luzeko bahiketa ugari eta hilketak egin zituzten, batez ere agintarienak edo PPko eta PSOEko hautetsienak. Herritarrek manifestazio jendetsuekin eta elkartasun kanpainekin erantzun zuten.
  • 98ko su-etena

    98ko su-etena
    ETAk su-etena iragartzen du, baina hamasei hilabete geroago hautsiko da eten bera hori.
  • Atentatuen gorakada

    2000 urtetik 2006ra, ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuen arte, 43 hilketa izan ziren, horien artean, politikari, epaile eta enpresari ezagunenak. Aldi berean, 11S (2001) eta 11M (2004) atentatuek terrorismoarekiko ikuspegia aldatu zuten.
  • Atentatua Capbretonen bi guardia zibilen aurka

    Atentatua Capbretonen bi guardia zibilen aurka
    ETAk Capbretonen, Frantzian, erasoa burutzea lortu zuen, eta bertan bi guardia zibil espainiar hil zituen, Raul Centeno eta Fernando Trapero.
  • Atentatuen jarraipena Espainian

    Atentatuen jarraipena Espainian
    Zinegotzi sozialista ohia, Isaias Carrasco, Arrasaten erail zuten, baita Juan Manuel Piñuel guardia zibila, Luis Conde de la Cruz militarra eta Ignacio Uria Azpeitiko enpresaria.
  • ETAren amaiera

    ETAren amaiera
    Azkenik, ETAk ekintza ofensiboen amaiera definitiboa iragarri zuen.