-
Industria Iraultza
Industria Iraultza XVIII. mendearen amaieran hasi zen, gutxi gorabehera, 1760. urtean, eta XIX. mendean zehar garatu zen. Ez dago hasiera edo amaiera zehatzik, baina prozesua Ingalaterran hasi zela uste da, eta gero Europako eta Ameriketako beste herrialde batzuetara zabaldu zen. -
Lurrun makina
Lurrun makinaren hobekuntzak ahalbidetu zuen energia mekanikoa sortzea modu eraginkorragoan. Horrek industria eta garraioaren alorretan iraultza ekarri zuen. Lurrun makinak batez ere meatzaritzan, ehungintzan eta trenbideetan izan zuen eragina. James Wattek Newcomen-en lurrun-makina zaharra hobetu zuen, eraginkortasuna handituz. -
Bonbilla
Bonbillak etxeetan eta kaleetan gas bidezko argiztapena ordezkatu zuen eta elektrizitatearen erabilera zabaltzeko bide eman zuen, gizartearen modernizazioa eta ekoizpen industrialaren garapena bultzatuz. Thomas Edisonek bonbilla praktiko eta iraunkorra garatu zuen 1879an. Bere taldea karbonozko harizpi iraunkor batekin esperimentatu ondoren, argiztapen elektrikoa eraginkorra eta eskuragarria bihurtu zuen. -
Automobila
Automobilak garraio pertsonalean iraultza ekarri zuen, distantzia luzeak modu eroso eta azkarrean gainditzea ahalbidetuz. Karl Benzek lehenengo automobila sortu zuen 1886an, Benz Patent-Motorwagen izenekoa. Gasolinez elikatutako motor bat zuen, hiru gurpil eta gidatzeko eskuzko kontrol sistema batekin. -
Hegazkina
Hegazkinaren oinarriak ezarri zituzten aerodinamikaren, motorizazioaren eta kontrol sisteman. Asmakizunak garraioa eta komunikazioa iraultzea ekarri zuen, eta aireko garraio modernoaren hasiera markatu zuen. Wright anaiek lehenengo hegaldi arrakastatsua egin zuten 1903ko abenduaren 17an, "Flyer I" izeneko hegazkinarekin.