Grezia

Antzinaroko Greziako Gobernu Erak

  • 900 BCE

    Monarkia

    Monarkia
    Hasiera batean, Atenasko hiri-estatua monarkia zen (mono + krator = bakarraren agintea, grezieraz), errege batek agintzen zuen.
  • 753 BCE

    OLIGARKIA

    OLIGARKIA
    K.a. 753. urtean, lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin (oligos + arkia = gutxi batzuen agintea), boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. Horrela, oligarkia indarrean egon zen garai hartan, Atenasko aristokratak politika, armada eta justizia osoa kontrolatzera iritsi ziren.
  • 621 BCE

    TIRANIA

    TIRANIA
    Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen (tyrannos = jauna) bidez, indarrez inposatu ziren.
  • 508 BCE

    DEMOKRAZIA

    DEMOKRAZIA
    Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen, aberatsek hartzen zuten parte, ez bestek. Gero, herritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen.
  • 411 BCE

    OLIGARKIA

    OLIGARKIA
    Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
  • 403 BCE

    DEMOKRAZIA

    DEMOKRAZIA
    K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen
  • 346 BCE

    INPERIOA

    INPERIOA
    K.a. 346. urtean. Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen
  • 323 BCE

    ERRESUMA HELENISTIKOA

    ERRESUMA HELENISTIKOA
    K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.