-
900 BCE
Monarkia
K.a. 900. urtetik aurrera hainbat estatu txiki aske (polis) sortzen joan ziren, estatu-hiriak deituak. Bakoitzak bere lege, aginte modu, sistema ekonomiko eta gizarte-antolaketa zituen. Hiri nagusiak Esparta, Korinto eta Atenas izan ziren. -
753 BCE
Oligarkia
K.a. 753. urtean, lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin (oligos + arkia = gutxi batzuen agintea), boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. -
621 BCE
Tirania
K.a. 621. urtean, Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen (tyrannos = jauna) bidez, indarrez inposatu ziren. Garai hartan, mahastiak eta olibondoak ugaritu ziren, baita lan publiko handiak ere, langabezia murrizteko. Itsas merkataritzaren bilakaerari esker, aberatsen eta pobreen arteko aldea txikituz joan zen. -
508 BCE
Demokrazia
K.a. 508. urtean, Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. -
411 BCE
Oligarkia
Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen. -
403 BCE
Demokrazia
K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean. -
346 BCE
Inperioa
Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean. Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen, -
323 BCE
Erresuma helenistiko
K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.