ANTZINAKO GREZIA

  • 900 BCE

    1.MONARKIA

    1.MONARKIA
    Hasiera batean Grezian Monarkia erabiltzen zen, hau da, errege edo erregina baten esku zegoen herriaren boterea.
    Grezia hiri estatu txikitan antolatu zen hau da Polis deiturikoa.
  • 753 BCE

    2.OLIGARKIA

    2.OLIGARKIA
    Oligarkia, herriaren boterea gutxi batzuen esku dagoen aginte modua da.
    Antzinako grezian, pertsona gutxi batzuek agintzen zuten,hau da egitura oligarkiko bat ezarri zen, non ur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten.
  • 621 BCE

    3.TIRANIA

    3.TIRANIA
    Tirania, edozein botere, indar edo nagusitasunaren aparteko gehiegikeria duen aginte modua da. Antzinako Grezian, Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagutu zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen bidez, indarrez inposatu ziren.
  • 594 BCE

    4.DEMOKRAZIA

    4.DEMOKRAZIA
    Demokrazia, boterea herriaren esku dagoen aginte modua da.
    Antzinako Grezian demokraziaren lehenengo pausuak eman ziren nahiz eta berdintasunean oinarritutako egiturak ez egon.
  • 508 BCE

    5.DEMOKRAZIA

    5.DEMOKRAZIA
    Solonek, partaidetza politikoaren lehen arauak ezarri zituen. Ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren horiek ere.
  • 508 BCE

    6.DEMOKRAZIAREN HASTAPENAK

    6.DEMOKRAZIAREN HASTAPENAK
    Klistenes Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, erabaki zuen herritar guztiek parte har zezaketen erakunde politikoetan, hala nola, bulean edo ekklesian. Demokraziaren hastapenak ziren, aldaketa sakonak egon baitziren.
  • 411 BCE

    7.OLIGARKIA

    7.OLIGARKIA
    Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
  • 403 BCE

    8.DEMOKRAZIA

    8.DEMOKRAZIA
    K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen.
  • 346 BCE

    9.MONARKIA

    9.MONARKIA
    Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituenez lurralde monarkiko bat bihurtu zen.
  • 336 BCE

    10.INPERIOA

    10.INPERIOA
    Inperioa estatu batek konkistaren bidez menderatzen dituen lurralde zabalak dira, antzinako greziaren kasuan Alexandro Handia, haren semeak sortu izan zuen Inperio handi bat.