-
900 BCE
MONARKIA
Hasieran, Grezian, monarkia ezarrita zegoen, monarkian erregeek eta erreginek agintzen zuten botera absolutoa izanez.
Monarkia, errege edo erregina titulua duen pertsona batek gidaritza eta ordezkaritza gorena betetzen duen aginte modua. -
752 BCE
OLIGARKIA
Lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. Oligarkiarekin boterea pertsona gutxi batzuen esku zegoen. Pertsona gutxi hauek politika, armada eta justizia kontrolatzen zituzten.
Oligarkia, zientzia politikoan botere gorena pertsona gutxi batzuen esku dagoen gobernu forma da. -
621 BCE
TIRANIA
Oligarkia eta gero, tiranoen aginte-modua zabaldu zen; Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten.
Tirania, botere guztia pertsona bakar batek duen aginte modua. -
594 BCE
SOLON (DEMOKRAZIAREN LEHEN PAUSOAK)
Solon estatu-gizona politikan erreforma garrantzitsuak egiten hasi zen.
Adibidez:
-Herritarren batzarra sortu zuen.
-Herri-epaimahai bat sortu zuen, herriaren eskubideak errespetatuak izateko. Demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. -
507 BCE
DEMOKRAZIAREN HASIERA
Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egin zituen, Solonen erreformetan oinarrituta:
Gizonezko libre guztiei eman zitzaien hiriaren agintean parte hartzeko eskubidea.
Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren. Hau demokraziaren hasiera izan zen.
Demokrazia, botere politikoa herriarentzat eta herriarentzat gauzatu daitekeen gobernu-moduetako bat izendatzeko aipatzen den terminoa. -
451 BCE
PERIKLES
Perikles izan zen lider demokratiko ezagunenetakoa. Atenasen denbora luzean eragin zuen bizitza politikoa.
Aristokratei boterea murriztu zien.
Aberastasun gutxi zuten herritarrentzat ordainsari bat ezarri zuen.
Aginte-postuak gizonezko libre guztiek betetzen zituzten txandaka. -
411 BCE
OLIGARKIA
Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro. -
403 BCE
DEMOKRAZIA
Demokrazia berreskuratu zuten -
346 BCE
FILIPO ||
Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen. -
336 BCE
ALEXANDRO HANDIA
Alexandro Handia, inperio handi bat sortu zuen.
Inperioa, agintari goren baten edo oligarkia baten menpe dauden hainbat estatu edo lurralderen bilduma da.