-
900 BCE
Monarkia
Hasieran, Grezian monarkia ezarrita zegoen. Monarkian errege edo erreginak agintzen zuen. Estatu txiki eta askeetan antolatzen ziren (polis). Estatu-hiri bakoitzak bere aginte moduak, ekonomia, legeak eta gizartea antolatzen zuten. Monarkia, boterea erregearen esku dagoen aginte modua da. -
753 BCE
Oligarkia
Aberatsek, boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia ezarri zuten. Agintea gutxi batzuen esku zegoen. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta haien artean antolatzen zuten agintea. Oligarkia, herriaren boterea gutxi batzuen esku dagoen aginte modua da. -
621 BCE
Tirania
Legeak idatziz egin zituzten herritareek ezagutz zizaten. Lege zorrotzak egin ziren eta tiranoen bidez, indarrez inposatu ziren. Tirania, edozein botere, indar edo nagusitasunaren aparteko gehiegikeria duen aginte modua da. -
594 BCE
Demokrazia
Demokraziak lehenengo pausuak eman zituen. Partaideak zozketak egiten aukeratuak izaten ziren. Oraindik ez zegoen berdintasuna. Demokrazia, boterea herriaren esku dagoen aginte modua da. -
508 BCE
Demokrazia
Demokraziaren hastapenak izan ziren. Klistenesek politikan aldaketa sakonak egin zituen. Herritar guztiek parte hartu zezaketen politikan. -
451 BCE
Demokrazia
Periklesek kargu garrantsitsua lortu zuen. Hamabost aldiz jarraian izan zen hautatua. Bere botereari esker, demokraziak goian jo zuen. -
411 BCE
Oligarkia
Atenasen demokraziak mende bat iraun eta gero, Espartaren aurkako gudan; Atenasen beherakadak egon ziren. K.a. 411. mendean oligarkia bueltatu zen Atenasera. -
403 BCE
Demokrazia
Demokrazia berreskuratu zuten. Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen. Alexandro Handia haren semeak, inperio handi bat sortu zuen, baina hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.