-
900 BCE
MONARKIA
Monarkia, pertsona batek agintzen duen eta oinardezkotzat egiten den aginte modua da.
Polis bat Atenas izan zen. Hasieran Atenaseko aginte-modua monarkia izan zen, hau da, errege batek agintzen zuen. -
753 BCE
OLIGARKIA
Oligarkia, petsona talde txiki batek agintzen duen aginte modua da.K.a. 753. urtean lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. Oligarkiarekin boterea pertsona gutxi batzuen esku zegoen. Pertsona gutxi hauek politika, armada eta justizia kontrolatzen zituzten. -
621 BCE
TIRANIA
Tirania, petsona batek legeak jartzen dituen aginte modua da. Tiranoen aginte-modua zabaldu zen; Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten. -
594 BCE
DEMOKRAZIA
Demokrazia, boterea herriaren eskuetan dagoen aginte modua da. Herri-epaimahai bat sortu zuen, herriaren eskubideak errespetatuak izateko. Demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. -
507 BCE
DEMOKRAZIA
Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren. Hau demokraziaren hasiera izan zen. -
451 BCE
DEMOKRAZIA
K.a. 451. Urtean, Periklesek estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Perikles izan zen lider demokratiko ezagunenetakoa. -
411 BCE
OLIGARKIA
Atenasek Espartaren aurkako gerra galdu zuen eta k.a. 411. urtean, Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro. -
403 BCE
DEMOKRAZIA
K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, k.a. 346. urtean, Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen. -
336 BCE
INPERIOA/MONARKIA
K.a. 336. Urtean, bere semeak, Alexandro Handia, inperio handi bat sortu zuen.