Aintzinako greziako aginte moduak

Aintzinaroko Greziako Aginte-Moduak

  • 900 BCE

    Monarkia

    Monarkia
    Monarkia ezarri baino lehen, hau da, K.a. 900. urtetik aurrera, Grezia hainbat estatu txiki eta askez (polis) sortzen joan zen, estatu-hiriak deituak. Monarkia, agintari bakarreko eta boterea oinordekotzaz jasotako aginte modua da. Kargu horri monarka deritzo: errege edo erregina.
  • 753 BCE

    Oligarkia

    Oligarkia
    Lur jabe handiek boterea kendu zioten erregeari, hori del aeta oligarkia ezarri zen.
    Olikarkia, agintea talde txiki baten esku uzten duen aginte modua da. Normalean nobleak, hau da, familia aberatsak izaten dira agintariak
  • 621 BCE

    Tirania

    Tirania
    Oligarkia eta gero, k.a. 621. urtean, tiranoen aginte-modua zabaldu zen. Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten, modu hartan lege horien bitartez herritarrak menperatzen zituzten. Tirania, agintari baten mugarik gabeko boterean oinarritzen den aginte modua da. Berak du botere absolutua eta askotan indarkeria erabiltzen du.
  • 508 BCE

    Demokrazia

    Demokrazia
    K.a. 508.urtean egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zen. Lehen, aberatsek solik parte hartu zezateken agintean. Gero, herritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen. Herriko batzarretan parte hartzen zuten, aurkezten ziren legeen alde edo aurka botoa emanez. Demokrazia, boterea herriaren esku uzten duen aginte modua da. Guztiak berdinak gara legearen aurrean eta guztiok dugu gure botoa emateko aukera.
  • 411 BCE

    Oligarkia

    Oligarkia
    Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
  • 403 BCE

    Demokrazia

    Demokrazia
    K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen k.a. 346.urtean.
  • 336 BCE

    Inperioa

    Inperioa
    Alexandro Handia, Mazedoniako errege Filipo II. naren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen. Inperioa, estatu batek gerra eta konkistaren bitartez eskuratu eta menderatu egiten dituen lurraldeak eta gizarteak bereganatuz osatzen duen entitate politiko, ekonomiko eta kulturala da.
  • 323 BCE

    Erresuma Helenistikoa

    Erresuma Helenistikoa
    K.a. 323n Alexandro Handia hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.