-
900 BCE
1. MONARKIA
Hasieran Atenaseko aginte-modua monarkia izan zen, hau da, errege batek agintzen zuen. -
753 BCE
2. OLIGARKIA
Lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. -
621 BCE
3. TIRANIA
Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten. -
594 BCE
DEMOKRAZIA (Solon)
Solon estatu-gizona politikan erreforma garrantzitsuak egiten hasi zen.
Demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. -
507 BCE
DEMOKRAZIA (Klistenes)
Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egin zituen.
- Gizonezko libre guztiei eman zitzaien hiriaren agintean parte hartzeko eskubidea.
- Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren.
Demokraziaren hasiera izan zen -
451 BCE
DEMOKRAZIA (Perikles)
Periklesek estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen.
- Aristokratei boterea murriztu zien.
- Aberastasun gutxi zuten herritarrentzat ordainsari bat ezarri zuen.
- Aginte-postuak gizonezko libre guztiek betetzen zituzten txandaka. -
411 BCE
ATENASEKO DEMOKRAZIA
Mende bakarra iraun zuen. Atenasek Espartaren aurkako gerra galdu zuelako eta Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro. -
403 BCE
DEMOKRAZIAEREN BERREZKURAKETA
Demokrazia berreskuratu zuten, baina, k.a. 346. urtean, Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen. -
336 BCE
INPERIOA
Filipo II ren semeak, Alexandro Handia, inperio handi bat sortu zuen.