-
900 BCE
1.- MONARKIA
Hasieran, Grezian, monarkia ezarrita zegoen, monarkian erregeek eta erreginek agintzen zuten botere absolutoa izanez. -
753 BCE
2.- OLIGARKIA
Lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin, boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. -
621 BCE
3.- TIRANOAK
Tiranoen aginte-modua zabaldu zen; Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten. -
594 BCE
4.- DEMOKRAZIAREN LEHEN PAUSOAK
Solon estatu-gizona politikan erreforma garrantzitsuak egiten hasi zen. Adibidez: Herritarren batzarra sortu zuen. Batzarrean parte hartzeko hiriko aberatsen artean zozketa egiten zen. Batzarrean hiriari buruzko gaiak jorratzen ziren.
Herri-epaimahai bat sortu zuen, herriaren eskubideak errespetatuak izateko. Demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. -
507 BCE
5.- DEMOKRAZIAREN HASIERA
Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egin zituen, Solonen erreformetan oinarrituta: Gizonezko libre guztiei eman zitzaien hiriaren agintean parte hartzeko eskubidea.
Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren. Hau demokraziaren hasiera izan zen. -
451 BCE
6.- DEMOKRAZIA ABSOLUTU IA OSOA
Periklesek estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Perikles izan zen lider demokratiko ezagunenetakoa. Atenasen denbora luzean eragin zuen bizitza politikoa. Honako hauek dira berak egindako aldaketa batzuk: Aristokratei boterea murriztu zien.
Aberastasun gutxi zuten herritarrentzat ordainsari bat ezarri zuen.
Aginte-postuak gizonezko libre guztiek betetzen zituzten txandaka. -
411 BCE
7.- AGUR DEMOKRAZIA ETA KAIXO BERRIRO OLIGARKIA
Atenaseko demokraziak mende bakarra iraun zuen. Atenasek Espartaren aurkako gerra galdu zuen eta k.a. 411. urtean, Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro. -
403 BCE
8.- DEMOKRAZIA BERRESKURATU BAINA GREZIA KONSKITATU ZUTEN...
Demokrazia berreskuratu zuten, baina, k.a. 346. urtean, Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen. -
336 BCE
9.- INPERIOA
Bere semeak, Alexandro Handia, inperio handi bat sortu zuen.