-
7976 BCE
Izturitzeko haitzuloa
Izturitze eta Otsozelaiko harpeak Nafarroa Behereko haitzulo multzo bat dira; Izturitze eta Donamartiri udalerrien artean daude, Arberoan. K.a. 80.000tik 10.000ra urte arteko aroan gizakiak han bizi izan zirela uste dute adituek. -
2976 BCE
Neolitoko etxola
Neolitoa (grezieratik νέος, néos, berri eta λίθος lithos, harri edo Harri Aro Berria) Harri Aroko azken aroa da, Mesolitoaren (edo Epipaleolitoaren) eta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak sortu ziren. -
1624 BCE
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek induskatu zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek. -
824 BCE
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira. Burdin Aroan daude dataturik eta inguruan hogei bat aurki daitezke. 1956ko abenduaren 19an monumentu historiko izendatu zuten -
726 BCE
La Hoyako herrixka ≈2.750 urte Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta.
La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen [oh 1] Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan. -
332 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen [oh 1] Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan. -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Gorliz Bizkaiko udalerria da, Uribe Kostako eskualdean dagoena. Tradizionalki nekazaritzari eta itsasoari lotutakoa izanik, azken urteetan turismoak indarra hartu du, eta Bilboaldean egoteak herria handitzea eragin du. 2016. urtean 5.655 biztanle zituen. -
100
Oiassoko planoa
Oiasso Antzinako Erromaren garaian baskoien portu-hiria edo civitas zen, Bidasoaren bokalean, gaur egungo Irungo hirigunean (Gipuzkoa) kokatua. Erromatar Inperioan Hispania iparralderako, eta batez ere Tarraconensis probintziarako, salerosketa eta garraio gune garrantzitsua zen. 1990eko hamarkadan ikerketa arkeologikoek hiriari buruzko ezaguera handitu egin zuten. -
120
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Ama Xantalen baseliza, gaztelaniaz Santa Elena baseliza, Irungo Alde Zaharretik gertu dago, Estebenea errekaren ertzean. Toki berean, I. mende aurreko erromatarren garaitik erlijio leku garrantzitsua egokitu da. Halaber, X. mendeko elizaren aztarnak aurkitu dira, Gipuzkoako bakarra.[1] Gaur egungo eraikina XIV. mendekoa da. -
267
Arkaiako villa bateko termak
Andre Mariaren Jaiotzaren parrokia-eliza. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da. Catalina de Aberasturi andreak hartu zituen bere gain horren kostuak, 1702an. Atari neoklasikoa du elizak, arku molduradunekin, hiru baoko portada -ateburuekin-, Erdi Aroko bataiarria eta XVIII. mendeko dorrea.