-
1975 BCE
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa. Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita. -
300
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti. Hirigune honetako terma multzoa K.o. I. mendearen bigarren erdialdean jarri zen abian eta hainbat aldiz berritua izan ondoren, IV. mende inguru aldera terma izateari utzi zion. Eremu sakratua ere badago eta bertan eskaintzarako hainbat ontzi eta botozko aldare txiki bat aurkitu dira. Termen aztarnak, ordutik eta gaur arte agerian geratu dira aztarnategiaren erdian.