-
7975 BCE
Izturitzeko haitzuloa
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak. -
2975 BCE
Neolitoko etxola
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita. -
2022 BCE
La Hoyako herrixka
Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta. -
1975 BCE
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa. Bederatzi harlauzez eta eztalkia eratzen duen lauzaz osatuta dago. Hiru harlauza handik eztalkia egiten duen harlauzari eusten diote -
1975 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da.Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna -
1200 BCE
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa.Ingurua nekropoli bat dela uste da, eta toponimoak berak (ilarrita = hil + harri) hala adierazten du -
300 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. -
99
Oiassoko planoa
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen. -
120
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa -
200
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti. 524 metroko garaieran kokaturik dago