-
100,000 BCE
Izturitzeko haitzuloa
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak.
Izturitze eta Otsozelaiko harpeak Nafarroa Behereko haitzulo multzo bat dira; Izturitze eta Donamartiri udalerrien artean daude, Arberoan. -
5000 BCE
Neolitoko etxola
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita. Bi bizimodu horien agerpenarekin jendartea bi zatitan banatu zen: mendietan abeltzainak bizi ziren (hasieran), batez ere lur komunaletan oinarritzen zena, eta, beste aldetik, nekazaritza (geroago agertu zena), jabetza pribatuan eta sedentarismoan oinarritzen zena -
2750 BCE
La Hoyako herrixka
Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta.La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen [oh 1] Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan. -
333 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. -
214 BCE
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti. -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da.Larraganenako hilarria. Larraganenako hilarria. Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da. -
100
Oiassoko planoa
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen. Oiasso Antzinako Erromaren garaian baskoien portu-hiria edo civitas zen, Bidasoaren bokalean, gaur egungo Irungo hirigunean (Gipuzkoa) kokatua. -
120
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. Irungo Ama Xantalen ermitaren barnean, Oiasso hiriko hilerriaren zati bat aurkitu zen 1971 eta 1972an egindako indusketetan. Hilen errautsak dituzten 106 ontzi dira, ia denak elementu bereizgarririk gabe lurperatuak. -
1200
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa. Cromlech ere deitua, harri eta zutarriekin zirkulu moduko bat osatuz eraikitzen den monumentu megalitiko bat da -
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa megalitoa, (grezierazko mega, "handi", eta litos, "harri", hitzetatik) Harri handiekin egindako monumentua da.