-
1624 BCE
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa.
Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita. -
331 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. -
233 BCE
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti.
Terma antzinako ur beroko herri-bainuetxea da, erromatarren garaikoa bereziki.
Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren -
120 BCE
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. -
100 BCE
Oiassoko planoa
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen.
Oiasso Antzinako Erromaren garaian baskoien portu-hiria edo civitas zen, Bidasoaren bokalean, gaur egungo Irungo hirigunean (Gipuzkoa) kokatua. Erromatar Inperioan Hispania iparralderako, eta batez ere Tarraconensis probintziarako, salerosketa eta garraio gune garrantzitsua zen. 1990eko hamarkadan ikerketa arkeologikoek hiriari buruzko ezaguera handitu egin zuten. -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da.
Hilarria hildakoen oroitzapenezko monumentu bat da, gehienetan gorpua kokatua dagoen gainean ezarria. Horregatik, hilerrietan daude sarrien, nahiz eta bakandurik ere agertzen diren. Ohi, monolitikoak izaten dira, harri eta tamaina ezberdinetakoak, eta batzuk garaiera handia izan dezakete.