-
2974 BCE
Neolitoko etxola
Paleolitoaren bukaeran, duela 10.000 bat urte, aldaketa oso garrantzitsu batzuk eman ziren, beste kultura bati sorrera emanaz, hasiera batean Euskal Herrian K.a. 9.000 eta 5.000 artean kokatu ohi dena eta Neolitoa jarraikitzen zaion Epipaleolito aldiaren barruan gelditu zena. -
1200 BCE
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira.Ingurua nekropoli bat dela uste da, eta toponimoak berak (ilarrita = hil + harri) hala adierazten du. -
319 BCE
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. -
50 BCE
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Larraganena hilarria testuinguruz kanpo agertu zen, hau da, beste datu arkeologikorik gabe, aztarnategirik gabe.Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da. -
100
Oiassoko planoa
Oiasso Antzinako Erromaren garaian baskoien portu-hiria edo civitas zen, Bidasoaren bokalean, gaur egungo Irungo hirigunean (Gipuzkoa) kokatua. -
120
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. -
245
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti.Terma antzinako ur beroko herri-bainuetxea da, erromatarren garaikoa bereziki. Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren. -
725
La Hoyako herrixka
Ezaguna da ondo gorde delako eta bata batean jasan zuen eraso bortitz baten aztarnak gorde direlako bertan. Herriak bere unerik distiratsuenean jasan zuen eraso, sute eta erorketak merkatu egun bateko jarduera bizia "izoztu" zuen, eta egun horretako hondakinak lurperatuta baina osorik egon ziren aurkitu ziren arte. Herrian une horretan zeudenen gorpuen hezurduren aztarna ugari aurkitu dira. -
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek induskatu zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek.