-
900 BCE
MONARKIA
Goi-kargua biziartekoa eta oinordezkotzaz izendatua izaten den estatu baten gobernu-era da. Agintari gorena monarka da: errege edo erregina. Garai hartan, k.a. 900. urtetik aurrera, Grezia hiri-estatu txikitan antolatzen hasi zen. Hiri-estatu hauek polis izena zuten. -
753 BCE
OLIGARKIA
Aginpidea familia edo pertsona multzo txiki ahaltsu baten eskuetan dagoen antolaketa politikoa da. Lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. -
621 BCE
TIRANIA
Agintari baten mugarik gabeko boterean oinarritzen den gobernu-era da. Oligarkia eta gero, k.a. 621. urtean, tiranoen aginte-modua zabaldu zen. Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idazten zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten. -
508 BCE
DEMOKRAZIA
Boterea herriarengan datzala dioen gobernu-era da. Herritarrek agintzen dute, hauteskundeetan hautatutako ordezkarien bidez. Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egin zituen, Solonen erreformetan oinarrituta: -Gizonezko libre guztiei eman zitzaien hiriaren agintean parte hartzeko eskubidea.
-Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren. Hau demokraziaren hasiera izan zen. -
411 BCE
OLIGARKIA
Agintea familia edo pertsona multzo txiki ahaltsu baten eskuetan dagoen gobernu-era da.- urtean, Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro.
-
403 BCE
DEMOKRAZIA
Boterea herriarengan datzala dioen gobernu-era da. Herriak agintzen du hauteskundeetan hautatutako ordezkarien bidez. K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten. -
346 BCE
INPERIOA
Inperioa estatu batek gerra eta konkistaren bitartez eskuratu eta menderatu egin dituen lurraldeak eta gizarteak bereganatu osatzen duen entitate politikoa da. Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean. -
323 BCE
ERRESUMA HELENISTIKOA
Alexandro Handiaren semea k.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.