-
900 BCE
1.-MONARKIA
Grezian hiri-estatu txikitan antolatzen ziren. Polis deitutakoak. Atenasen monarkia zegoen. MONARKIA: Monarkian erregea eta erregina agintzen eta botere guztia duten aginte-modua da. -
753 BCE
2.-OLIGARKIA
Lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. Oligarkiarekin boterea pertsona gutxi batzuen esku zegoen. Pertsona gutxi hauek politika, armada eta justizia kontrolatzen zituzten. OLIGARKIA: Oligarkian, herritar talde txiki bat agintzen duen aginte modua da ( normalean nobleenak izaten dira ). -
621 BCE
3.- TIRANIA
Tiranoen aginte-modua zabaldu zen; Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten. TIRANIA: Tiranian, estatu edo erakunde batean botere ia guztia duen pertsna bat egintzen duen eta bere interesak guztien gainetik jartzen dituen aginte-modua da. -
594 BCE
4.- SOLON - DEMOKRAZIAREN LEHEN PAUSUAK
Solon estatu-gizona politikan erreforma garrantzitsuak egiten hasi zen. Adibidez: Herritarren batzarra sortu zuen. Batzarrean parte hartzeko hiriko aberatsen artean zozketa egiten zen. Batzarrean hiriari buruzko gaiak jorratzen ziren.
Herri-epaimahai bat sortu zuen, herriaren eskubideak errespetatuak izateko. Demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. DEMOKRAZIA: Demokrazian herriak du boterea eta herritarrek agintaria aukeratzen duten aginte-modua da. -
507 BCE
5.- DEMOKRAZIAREN HASIERA (KLISTENESEN ALDAKETAK)
Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egin zituen, Solonen erreformetan oinarrituta: Gizonezko libre guztiei eman zitzaien hiriaren agintean parte hartzeko eskubidea.
Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren. Hau demokraziaren hasiera izan zen. -
451 BCE
6.- ARIZTOKRAZIA
Periklesek estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Perikles izan zen lider demokratiko ezagunenetakoa. Honako hauek dira berak egindako aldaketa batzuk:
Aristokratei boterea murriztu zien.
Aberastasun gutxi zuten herritarrentzat ordainsari bat ezarri zuen.
Aginte-postuak gizonezko libre guztiek betetzen zituzten txandaka. ARISTOKRAZIA:Aristokraziak onenen gobernua esan nahi du. Terminoak boterea gizartearen klase gorenen esku dagoen (erregimena) aginte-modua da. -
411 BCE
7.- ATENASEN OLIGARKIA BERRIRO
Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro. -
403 BCE
8.- DEMOKRAZIA
Demokrazia berreskuratu zuten. -
346 BCE
9.- ERREGE FILIPO II.AK GRESIA KONKISTATU
Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen. -
336 BCE
10.- SEMEAK IMPERIO HANDI BAT SORTU
Bere semeak, Alexandro Handia, inperio handi bat sortu zuen.