Musikako 25. Jarduera

By Oroitz
  • Ragtimea

    Ragtimea
    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Bluesa

    Bluesa
    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari.
  • Gospela

    Gospela
    Gospela (ingelesetik godspell, 'berri ona') kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen.
    Gospelaren aurrekari nagusia espiritual beltza da. Sister Rosetta Tharperen grabazioek arrakasta handia izan zuten 1930eko eta 1940ko hamarkadetan.
  • Soula

    Soula
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm & Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax diskoetxeek eragina izan baitzuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garaian.
  • Popa

    Popa
    Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan.
    Ingelesezko popular music hit
  • Hard Rock / Rock gogorra

    Hard Rock / Rock gogorra
    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggaea

    Reggaea
    1960ko hamarkadan AEBko R&Ba eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Jamaikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean. Etorkizun hobe baten esperantzan sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria.
    1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere.
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia
    1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Folk eszenak lotura estuak zituen Britainia Handiarekin eta AEBrekin: bietan zeuden jogailu akustikoak, kanta tradizionalak eta mezu sozialeko blues musika gustuko zuten folk-zaleak.
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
    Rhythm and bluesa (laburtzeko, haren siglak erabiltzen dira: R&B) edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Izen hori Jerry Wexlerrek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard aldizkariko kazetari batek. Lehen Mundu Gerran 'race records' esaten zitzaion estilo horri (arraza-grabazioak), eta, aurrerago, R&B izenak ordezkatu zuen esapide hura, gaizki ikusia baitzegoen.
  • Punka

    Punka
    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. DIY edo 'zuk zeuk egin' filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera hartu zuten. Rock musikan du jatorria, garage rock delakoan zehazkiago, AEBn eta Erresuma Batuan. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka.
  • Diskoa

    Diskoa
    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen.
  • Heavy Metala

    Heavy Metala
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela.
    Hitzei dagokienez, iluntasuna, gaizkia, botere-eta apokalipsi-gaiak erabiltzen dituzte bizitzako arazoak adierazteko. 1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako pop musikarenak baino hitz sakonagoak izaten dituzte
  • Rocka

    Rocka
    Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da: adibidez, Erresuma Batuko rocker eta mod mugimenduena eta San Frantziskon garatu zen hippy-kontrakulturarena. 1970eko punk kulturak gotikoak, punk mugimendua eta emo azpikulturak ekarri ditu, besteak beste. Protesta-abestiaren folk-iturritik edan du rockak, eta, askotan, arrazaren, sexuaren eta drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu da musika estilo horrekin.
  • New Wavea

    New Wavea
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie & the Banshees, Echo & The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.
  • Grungea

    Grungea
    1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz.
  • Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika eta Indie mugimendua
    lternative musika (musika alternatiboa) 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren, besteak beste.